Estanda Ordiziak irabazi egin dio Txantreari (3-2)
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak garaipen boladari eutsi dio asteburuan, Nafarroako Txantrea taldea mendean hartu baitu Majorin (3-2). Goierritarrek goitik behera kontrolatu zuten partida, nahiz eta az...
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak garaipen boladari eutsi dio asteburuan, Nafarroako Txantrea taldea mendean hartu baitu Majorin (3-2). Goierritarrek goitik behera kontrolatu zuten partida, nahiz eta azken emaitzak hori ez erakutsi. Leti Diazek sartu zituen etxekoen lehen bi golak, eta Maite Gonzalezek hirugarrena. Ordiziak bigarren segitzen du taulan.













