Armaolearen marka saiakera bertan behera
Egoitz Armaolea itzain zumarragarra marka saiakera egitekoa zen etzi, idi probatan, Zumarragako Euskadi plazan. Joxe Salegi aitona zendu zen atzo, eta marka saiakera bertan behera geratu da. Salegi ere itzaina zen. Armaolea aitonarekin aritu zen, umea zela, lehenengo idi probatan. Bien artean lortu zituzten Urretxuko eta Zumarragako idi probatako markarik onenak.