Downtown jarri da A multzoko lider kuadrilla arteko futbol txapelketan
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketako bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dira asteburuan. Aurrekoan B multzokoen txanda izan bazen, oraingoan A multzokoena izan da. Downtown taldea jarri da A multzoko lidergoan, Meridiano 0 taldeari i...
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketako bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dira asteburuan. Aurrekoan B multzokoen txanda izan bazen, oraingoan A multzokoena izan da. Downtown taldea jarri da A multzoko lidergoan, Meridiano 0 taldeari irabazita (3-1). Beste hiru partidetako emaitzak hauek izan dira: Tzulo-KM39 (1-1); Totzi-Team- Embiel (0-0); eta Ferro-Per La Forza (0-0). B multzoko partidak asteburu honetan ez, aurrekoan jokatu ziren, eta Rockus taldea da saikapen buru, Gauss taldeari 9-1 irabazita. Bekausek 4-0 irabazi zion Arkaitzari, eta Kozenek 2-1 Yatikeri.













