Aurresku eta soinu zahar lehiako sari guztiak Gipuzkoan gelditu dira
Aurtzaka dantza taldeak antolatutako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa egin dute asteburuan, 21. urtez. Hamazazpi herritatik etorritako dantzariek parte hartu dute lehiaketan, eta sari guztiak Gipuzkoan gelditu dira. Larunbatean, A sailekoen (7-11 urte) txanda izan zen, eta Aitor Lasa hernaniarrak eta Maider Aginaga lezotarrak irabazi zuten. Atzo berriz, B mailan (12-15 urte), Aimar Odriozola ibartarrak eta Andrea Arregi elgoibartarrak (irudian) jantzi dituzte txapelak. SAILKAPENA A SAILA (Larunbata) Aurresku Txapelketa: Aitor Lasa (Hernani) Iñaki Lasa (Donostia) Xabat Uranga (Lezo) Soinu zahar Txapelketa Maider Aginaga (Lezo) Elai Gomez (Etxarri) Enara Arrieta (Lezo) B SAILA (Igandea) Aurresku Txapelketa Aimar Odriozola (Ibarra) Aritz Olarte (Oiartzun) Jon Gaztelumendi (Hernani) Soinu Zahar Txapelketa Andrea Arregi (Elgoibar) Janire Fernandez (Lezo) Alaitz Egaña (Elgoibar)
Aurtzaka dantza taldeak antolatutako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa egin dute asteburuan, 21. urtez. Hamazazpi herritatik etorritako dantzariek parte hartu dute lehiaketan, eta sari guztiak Gipuzkoan gelditu dira. Larunbatean, A sailekoen (7-11 urte) txanda izan zen, eta Aitor Lasa hernaniarrak eta Maider Aginaga lezotarrak irabazi zuten. Atzo berriz, B mailan (12-15 urte), Aimar Odriozola ibartarrak eta Andrea Arregi elgoibartarrak (irudian) jantzi dituzte txapelak.
SAILKAPENA
A SAILA (Larunbata)
Aurresku Txapelketa:
- Aitor Lasa (Hernani)
- Iñaki Lasa (Donostia)
- Xabat Uranga (Lezo)
Soinu zahar Txapelketa
- Maider Aginaga (Lezo)
- Elai Gomez (Etxarri)
- Enara Arrieta (Lezo)
B SAILA (Igandea)
Aurresku Txapelketa
- Aimar Odriozola (Ibarra)
- Aritz Olarte (Oiartzun)
- Jon Gaztelumendi (Hernani)
Soinu Zahar Txapelketa
- Andrea Arregi (Elgoibar)
- Janire Fernandez (Lezo)
- Alaitz Egaña (Elgoibar)