Bigarren postua galdu du Ampo Ordiziak, Getxoren aurka berdindu eta gero
Lehen zati osoan partidaren jaun eta jabe izan eta gero, eta arauzko denboratik kanpo partida irabazteko aukera izan arren, berdinketaren amaitu zen atzo Altamiran jokatu zen euskal derbia (18-18). Axio Araña esan eta esan ari zitzaien jokalari eta zaleei dena eginda zegoela ez sinesteko, ez ziotela hanka batekin irabaziko Getxori. Eta azkenean bost puntuek ihes egin zuten Altamiratik, eta berdinketak ematen dituen bi puntuekin etsi behar izan zuen Ampo Ordiziak. Emaitza horrekin, eta VRAC Quesos Entrepinares taldeak Sanitas Alcobendas egurtu egin duela ikusita (57-12), Ampo Ordiziak bigarren postua galdu du Valladolideko taldearen mesedetan, baina Santboiana liderrarekiko aldea bi puntutan murriztu du, kataluniarrek galdu egin baitute asteburuan Bizkaia Gernikaren aurka (41-24). Santboianak 50 punturekin jarraitzen du, VRACek 48 ditu orain, Ordiziak 45 eta Bizkaia Gernikak 40. Datorren asteburuan Madrilen du partida Ampo Ordiziak Sanitas Alcobendas azken sailkatuaren aurka, eta han berreskuratu nahi ditu etxean galdutako puntuak. Kontrolatutako partidak ihes Ampo Ordizia irabaztera atera zen zelaira, baina beharbada ez aurreko partidetako bezainbesteko indarrarekin. Parean, berriz, defentsan oso ondo aritu zen talde batekin egin zuen topo. Lehen zatia 10-3 bukatu zen, Goiaren entsegu bati eta Krollek hagetara asmatutako bi jaurtiketari esker. Bigarrenean hobeto aritu ziren bizkaitarrak, eta bi entsegu lortu zituzten, bigarrena bost [...]
Lehen zati osoan partidaren jaun eta jabe izan eta gero, eta arauzko denboratik kanpo partida irabazteko aukera izan arren, berdinketaren amaitu zen atzo Altamiran jokatu zen euskal derbia (18-18). Axio Araña esan eta esan ari zitzaien jokalari eta zaleei dena eginda zegoela ez sinesteko, ez ziotela hanka batekin irabaziko Getxori. Eta azkenean bost puntuek ihes egin zuten Altamiratik, eta berdinketak ematen dituen bi puntuekin etsi behar izan zuen Ampo Ordiziak.
Emaitza horrekin, eta VRAC Quesos Entrepinares taldeak Sanitas Alcobendas egurtu egin duela ikusita (57-12), Ampo Ordiziak bigarren postua galdu du Valladolideko taldearen mesedetan, baina Santboiana liderrarekiko aldea bi puntutan murriztu du, kataluniarrek galdu egin baitute asteburuan Bizkaia Gernikaren aurka (41-24). Santboianak 50 punturekin jarraitzen du, VRACek 48 ditu orain, Ordiziak 45 eta Bizkaia Gernikak 40. Datorren asteburuan Madrilen du partida Ampo Ordiziak Sanitas Alcobendas azken sailkatuaren aurka, eta han berreskuratu nahi ditu etxean galdutako puntuak.
Kontrolatutako partidak ihes
Ampo Ordizia irabaztera atera zen zelaira, baina beharbada ez aurreko partidetako bezainbesteko indarrarekin. Parean, berriz, defentsan oso ondo aritu zen talde batekin egin zuen topo. Lehen zatia 10-3 bukatu zen, Goiaren entsegu bati eta Krollek hagetara asmatutako bi jaurtiketari esker. Bigarrenean hobeto aritu ziren bizkaitarrak, eta bi entsegu lortu zituzten, bigarrena bost minuturen faltan (18-18). Arauzko denboratik kanpo Krollek ez zuen gauzatu Ordiziari garaipena emango liokeen ostikoa.