Endika Igartzabalek Algortako Abra bertso sariketa irabazi du
Endika Igartzabal bertsolari gaztea nagusitu da Algortako Abra bertso sariketan. Gabiriarrak bakarka ateratzen duen lehen saria da, eta beraz, oso gustura dago. Ostiralean jokatu zuten Algortako Fadura garagardotegian sariketa, eta Igartzabalekin batera beste sei gazte aritu ziren kantuan. Lehendabiziko atalean guztiak batera kantatu zuten. Gero puntuaziorik onena atera zuten bi bertsolariak finalera pasatu ziren: Maddi Ane Txoperena eta Endika Igartzabal. Lanak behin bukatuta, epaimahaikoen iritziz gabiriarra aritu zen hobekienn, eta txapela eskuetan zuela etxeratu zen
Endika Igartzabal bertsolari gaztea nagusitu da Algortako Abra bertso sariketan. Gabiriarrak bakarka ateratzen duen lehen saria da, eta beraz, oso gustura dago.
Ostiralean jokatu zuten Algortako Fadura garagardotegian sariketa, eta Igartzabalekin batera beste sei gazte aritu ziren kantuan. Lehendabiziko atalean guztiak batera kantatu zuten. Gero puntuaziorik onena atera zuten bi bertsolariak finalera pasatu ziren: Maddi Ane Txoperena eta Endika Igartzabal. Lanak behin bukatuta, epaimahaikoen iritziz gabiriarra aritu zen hobekienn, eta txapela eskuetan zuela etxeratu zen