Estanda Ordiziak lidergoari eutsi dio
Espainiako Zilarrezko mailako lidergoan jarraitzen du Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak, Errioxako Calceatense taldeari 3-2 irabazi ondoren. Ordiziako taldeak behar baino sufritu zuen hiru puntuak lortzeko, Calceatensek ez baitzuen joko ha...
Espainiako Zilarrezko mailako lidergoan jarraitzen du Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak, Errioxako Calceatense taldeari 3-2 irabazi ondoren. Ordiziako taldeak behar baino sufritu zuen hiru puntuak lortzeko, Calceatensek ez baitzuen joko handirik erakutsi Majorin.
Partida kontrolpean zutela 0-1ekoa sartu zuen errioxarrek 10. minutuan. 18.ean, berriz, Leti Diaz partida berdindu zuen. Baina beste behin ere Calceatense aurretik jarri zen markagailuan 29. minutuan (1-2), eta 32.ean berdinketa iritsi zen berriz, Maite Gonzalezek sartutako gol bati esker. Garaipenaren gola Gonzalezek sartu zuen, Diazek jaurtitako falta baten ondorengo aldaratzea baliatu ondoren. Estanda Ordizia lider da 40 punturekin, Viaxes Amarelle da bigarren (39) eta Valdetires Ferrol hirugarren (37).













