Gipuzkoako museko kanporaketa Ibai Esoain eta Jon Uegun orioarrek irabazi dute
Segurako Baratze pilotalekuan jokatutako Gipuzkoako Museko finala bi orioarrek irabazi dute: Ibai Esoainek eta Jon Uegunek, hain zuzen. Bigarren postuan, Leaburuko Iban Amondarain eta Luis Mari Alkorta sailkatu dira, hirugarren Soraluzeko Mikel Beloki ...
Segurako Baratze pilotalekuan jokatutako Gipuzkoako Museko finala bi orioarrek irabazi dute: Ibai Esoainek eta Jon Uegunek, hain zuzen. Bigarren postuan, Leaburuko Iban Amondarain eta Luis Mari Alkorta sailkatu dira, hirugarren Soraluzeko Mikel Beloki eta Alberto Losala eta laugarren Alegiako Jon Antxotegi eta Pello Mendia.
Guztira 123 bikotek parte hartu dute Gipuzkoako museko finalean. 32 bikote sailkatu dira Euskal Herriko Mus Txapelketako final nagusirako, eta horietatik zortzi goierritarrak dira: Altzaga, Arama, Legazpi, Idiazabal, Ordizia, Segura, Zaldibia eta Zegamako bikote bana, hain zuzen.