’80 egunean’ filmari buruzko bideoforuma egingo dute gaur
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 80 egunean filmari buruzko bideoforuma egingo dute gaur, 17:15ean, Ordiziako Jubilatuen elkartean. Itziar Aizpuru eta Mariasun Pagoaga filmaren aktoreak ere bertan izango dira. Jose Mari Goenaga ordiziarra eta Jon ...
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 80 egunean filmari buruzko bideoforuma egingo dute gaur, 17:15ean, Ordiziako Jubilatuen elkartean. Itziar Aizpuru eta Mariasun Pagoaga filmaren aktoreak ere bertan izango dira. Jose Mari Goenaga ordiziarra eta Jon Garaño oñatiarra dira filmaren zuzendariak. Filmak 105 minutu irauten du, eta hura ikusi ondoren tertuliarako aukera izango da.













