Jon Erguin triatleta beasaindarra buru belarri dabil azken asteetan, Europako txapelketako proba puntuagarrietan. Asteburuan, Italiako Carcoforo herriko neguko triatloian parte hartu du, eta bosgarren egin du. Korrikako zatian «oso gaizki» aritu ...
Duela bi urte iritsi zen Jon Leturia ordiziarra Maltara. Harrezkeroztik, ez da askotan etorri Goierri aldera. Mediterraneo itsasoan dago Malta irla, Italia eta Tunisia artean. Bere kokapenagatik, historikoki, eta baita gaur egun ere, herrialde estrategikoa izan da. Ondorioz, aukera zabaleko lurraldea dela dio Leturiak, «soldata altuegirik gabe, ederki bizitzeko lekua da». Zeren bila joan zinen Maltara? Nire bizitzan aro berri bati ekiteko asmotan, atzerrira joatearen ideia bururatu zitzaidan, nire burua ere proban jarri eta esperientzi berri bat izateko. Dirurik gabe nengoen, eta iritsi eta jatetxe batean hasi nintzen lanean, tabernari gisa. Orain zertan ari zara? Hamaika lanetan ibili ondoren, gaztelerako eskolak eman ari naiz, Hezkuntza Sailean. Ez naiz irakaslea, esperientziarik ere ez nuen, baina onartu egin nuen erronka berri bezala. Irakasteaz gain, Valleta hiriburuan, lagun batzuen jatetxean nabil haiei laguntzen. Gainera, etorkizunerako, bertako unibertsitatean euskara irakasteko proiektu bat bideratu nahian nabil, euskal eta maltiar hizkuntzak omen baitira Europako hizkuntzarik zaharrenak. Maltatik zer ekarriko zenuke Goierrira? Orokorrean, duten eleaniztasunerako gaitasuna. Beti orokorrean hitzeginda, baina eskolara joandakoek gutxienez lau hizkuntza hitzegiten dituzte. Harrigarria da! Eta Goierritik zer eramango zenuke Maltara? Hizkuntza aniztasunerako gaitasuna goraipatu dut, baina maltiar kulturak milaka urte izanik, harro egoteko sentipen edo sena hori falta zaie maltarrei. Goierritik eta [...]
Haurrentzako parke bikaina duen Arama ezagutzeko aukera ematen du, Ordiziatik Itsasondorako bideak. Ordiziatik Itsasondora, Aramatik pasata joatea, oso erosoa da. Izan ere, trenean joan daiteke Ordiziara, Itsasondok ere geltokia du, eta ibilbidea samu...
Goierri beheko Goieki garapen agentziak urtero antolatzen duen Enpresa Kudeaketa ikastaroan izena eman daiteke dagoeneko. Negozio ideia bat duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Ikastaroak bi aste eta erdi iraungo du, eta Goiekiren bulegoetan izango d...
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren beste lau partida jokatu ziren atzo Altamiran. Downtownek A multzoko lidergoa sendotzea lortu duela, hori da bigarren jardunalditik atera daitekeen ondorioetako bat. Tzulo taldea 0-2 hartu zuen mendea...
Mari Karmen Goiburu Gizentasuna, mundu mailako izurritea bihurtu da. Munduko Osasun Erakundeak egindako azterketen arabera, munduan 15 urtetik gorako 1.000 milioi pertsonek, gehiegizko pisua dute, eta 300 milioi pertsona gizenak dira. Datu kezkagarri bat: haurren gizentasun tasa altuena duen Europako herria da Espainia. Zer ari da gertatzen? Gaur egun, era desordenatuan jaten dugu, estresak, sedentarismoak, ordutegiek eta beste faktore batzuk, elikadura arloko nahasmenak eragiten dituzte, eta hainbat gaixotasun izateko arriskua areagotu egiten da. Zer egin dezakegu? Barazkiak, fruta, eta ur eta likidoetan aberatsa den dieta jarraitu. Dietak orekatua izan behar du, adin bakoitzera eta bizitza estilora egokitua. Ariketa fisikoa erregulartasunez egingo dugu, adinaren eta egoera fisikoaren arabera. Nola orekatuko dugu elikadura? Fundamentuzko gosariarekin hasiko dugu eguna, 11:00etako «zuloa» ekiditeko. Otordu guztiak egin behar ditugu: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria. Frijituak eta koipe askoko elikagaiak baztertuko ditugu. Eta elikadura eta kirola? Kirolean arrakasta, besteak beste, elikadura egokiaren araberakoa izaten da. Karbohidratoak, proteinak, koipeak, bitaminak eta mineralak behar ditu gure gorputzak. Hala ere, kirolariak, ez ditu beti bere beharrak asetzen, eta errendimendua eta energia jaitsi egiten dira, arazo fisikoak eraginez. Beraz, egokia da kirolariek beraien beharrak gehigarriekin osatzea. Ez dago mirarizko dietarik. Elikadura adituen aholkuak jarraitu, kasu bakoitzerako elikadura ildoak zehazteko. [...]
Team Italia taldeko Stefano Figinik eta Paris Olimpique taldeko Camile Heitzek irabazi dute Ordiziako Majori kiroldegian jokatu den Nazioarteko XII. Hegats Igeriketako txapelketa. Euskal herritarren artean, Mara Varela tolosarra izan da aurten hoberena. Gizonezkoetan euskaldun onena Xabier Larraza izan da. Ordiziako K.E. Urpekoak taldeko igerilariak ere bikain aritu ziren; nabarmentzekoak dira Josu Sarasolak, Iñaki Lasak eta Gurutz Gorostizuk lortutako emaitzak. Igeriketa Irekia larunbatean izan zen. Figini italiarrak urazaleko 200 metroko frogan lortutako denborari esker irabazi du txapelketa, 991 punturekin. Bigarren, Andrea Rampazzo herrikidea sailkatu da, hegatseko 100 metroko frogako denborak emandako 975 puntuei esker. Hirugarren Andrea Nava izan zen, hau ere italiarra, urazaleko 200 metroko proban lortutako 964 puntuei esker. Puntu horiek lortutako denborak Ordiziako Irekiko errekorrekin alderatzen diren taula baten arabera banatzen dira. Emakumezkoetan, berriz, Camile Heitz frantziarra izan zen txapeldun. Heitzek Ordiziako Irekiaren errekorra hautsi zuen bigarren aldiz, eta 1.002 puntu lortu zituen. Bigarren, Balear Uharteetako Cristina Lopez sailkatu zen, urazaleko 800 metroko frogan lortutako 994 puntuei esker. Eta hirugarren, Lea Pascualotti izan zen, urazaleko 200 metroko proban egindako denborak eman zizkion puntuei esker.
Ordiziako Oiangu pilota elkarteko palariek asteburuan jokatu dituzten bi partidetatik bat irabazi dute, biak Udaberri Txapelketakoak. Pala motzean, Xabier Ibargurenek eta Zuhaitz Letamendiak 40-31 galdu zuten Euskal Jolas elkartekoen kontra Deban. Best...
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 80 egunean filmari buruzko bideoforuma egingo dute gaur, 17:15ean, Ordiziako Jubilatuen elkartean. Itziar Aizpuru eta Mariasun Pagoaga filmaren aktoreak ere bertan izango dira. Jose Mari Goenaga ordiziarra eta Jon ...