Figinik eta Heitzek irabazi dute Ordiziako Igeriketa Txapelketa
Team Italia taldeko Stefano Figinik eta Paris Olimpique taldeko Camile Heitzek irabazi dute Ordiziako Majori kiroldegian jokatu den Nazioarteko XII. Hegats Igeriketako txapelketa. Euskal herritarren artean, Mara Varela tolosarra izan da aurten hoberena. Gizonezkoetan euskaldun onena Xabier Larraza izan da. Ordiziako K.E. Urpekoak taldeko igerilariak ere bikain aritu ziren; nabarmentzekoak dira Josu Sarasolak, Iñaki Lasak eta Gurutz Gorostizuk lortutako emaitzak. Igeriketa Irekia larunbatean izan zen. Figini italiarrak urazaleko 200 metroko frogan lortutako denborari esker irabazi du txapelketa, 991 punturekin. Bigarren, Andrea Rampazzo herrikidea sailkatu da, hegatseko 100 metroko frogako denborak emandako 975 puntuei esker. Hirugarren Andrea Nava izan zen, hau ere italiarra, urazaleko 200 metroko proban lortutako 964 puntuei esker. Puntu horiek lortutako denborak Ordiziako Irekiko errekorrekin alderatzen diren taula baten arabera banatzen dira. Emakumezkoetan, berriz, Camile Heitz frantziarra izan zen txapeldun. Heitzek Ordiziako Irekiaren errekorra hautsi zuen bigarren aldiz, eta 1.002 puntu lortu zituen. Bigarren, Balear Uharteetako Cristina Lopez sailkatu zen, urazaleko 800 metroko frogan lortutako 994 puntuei esker. Eta hirugarren, Lea Pascualotti izan zen, urazaleko 200 metroko proban egindako denborak eman zizkion puntuei esker.
Team Italia taldeko Stefano Figinik eta Paris Olimpique taldeko Camile Heitzek irabazi dute Ordiziako Majori kiroldegian jokatu den Nazioarteko XII. Hegats Igeriketako txapelketa. Euskal herritarren artean, Mara Varela tolosarra izan da aurten hoberena. Gizonezkoetan euskaldun onena Xabier Larraza izan da. Ordiziako K.E. Urpekoak taldeko igerilariak ere bikain aritu ziren; nabarmentzekoak dira Josu Sarasolak, Iñaki Lasak eta Gurutz Gorostizuk lortutako emaitzak. Igeriketa Irekia larunbatean izan zen.
Figini italiarrak urazaleko 200 metroko frogan lortutako denborari esker irabazi du txapelketa, 991 punturekin. Bigarren, Andrea Rampazzo herrikidea sailkatu da, hegatseko 100 metroko frogako denborak emandako 975 puntuei esker. Hirugarren Andrea Nava izan zen, hau ere italiarra, urazaleko 200 metroko proban lortutako 964 puntuei esker. Puntu horiek lortutako denborak Ordiziako Irekiko errekorrekin alderatzen diren taula baten arabera banatzen dira.
Emakumezkoetan, berriz, Camile Heitz frantziarra izan zen txapeldun. Heitzek Ordiziako Irekiaren errekorra hautsi zuen bigarren aldiz, eta 1.002 puntu lortu zituen. Bigarren, Balear Uharteetako Cristina Lopez sailkatu zen, urazaleko 800 metroko frogan lortutako 994 puntuei esker. Eta hirugarren, Lea Pascualotti izan zen, urazaleko 200 metroko proban egindako denborak eman zizkion puntuei esker.














