Gaztetxoen areto futbol txapelketan izena emateko epea luzatu dute
Beasaingo areto futbol txapelketaren antolatzaileek, lehiaketa gaztetxoen artean ere zabaldu nahi dute. Hori dela eta, gazteentzako txapelketa ere antolatu nahi dute aurten. Pasa den asteburuan, lau taldek eman zuten izena, baina gehiago osatu nahi dit...
Beasaingo areto futbol txapelketaren antolatzaileek, lehiaketa gaztetxoen artean ere zabaldu nahi dute. Hori dela eta, gazteentzako txapelketa ere antolatu nahi dute aurten. Pasa den asteburuan, lau taldek eman zuten izena, baina gehiago osatu nahi dituzte. Hala, izena emateko epea zabaltzea erabaki dute, eta asteburu honetan ere apuntatu ahal izango dute gaztetxo taldeek.
Txapelketa martxan jartzeko, gutxienez zortzi talde behar dituzte. Talde bakoitzak 10 eta 12 jokalari artean izan behar ditu; taldeak, mixtoak, alegia, neskaz eta mutilez osatutakoak, eta ikastetxe ezberdinetako ikasleen artean osatutakoak ere izan daitezke. Partaideek 2001 eta 2002 urteen artean jaiotakoak izan behar dute. Partidak igande arratsaldeetan jokatuko dituzte, La Salle ikastetxeko patioan. Txapelketaren finala, Beasaingo jaien barruan jokatuko lukete, nagusien txapelketako finalaren aurretik.
Izena emateko orriak
Lehiaketa horretan parte hartu nahi duten taldeek, identifikazio orria bete beharko dute. Horrekin batera, taldekide bakoitzaren NANaren kopia eta gurasoen baimena ekarri beharko dute. Talde bakoitzak, 50 euroko diru sarrera eman beharko du.
Izena emateko orri horiek, asteburu honetan, larunbatean edo igandean, aurkeztu beharko dira, nagusien txapelketako partidetan, La Sallen edo Antzizar kiroldegian. Informazio gehiago,
beasainfutbolaretoa@gmail.com helbidera idatzita jaso daiteke.













