Iraupeneko Ataungo IV. Raida Iñaki Garmendia zaldibiarrak irabazi du
Iraupeneko Ataungo IV. Raidean Iñaki Garmendia zaldibiarra izan da nagusi. Goizeko hamarretan Ataungo Lauzi-Errekatik abiatu eta gero, helmugara 14:18etan iritsi da. Bigarren Zarautzeko Fatima Larrañaga sailkatu da. Bera 14:19etan helmugaratu da, e...
Iraupeneko Ataungo IV. Raidean Iñaki Garmendia zaldibiarra izan da nagusi. Goizeko hamarretan Ataungo Lauzi-Errekatik abiatu eta gero, helmugara 14:18etan iritsi da. Bigarren Zarautzeko Fatima Larrañaga sailkatu da. Bera 14:19etan helmugaratu da, eta hirugarren postua ere Zaldibiar batek etxeratu du: Ander Aizpuru 14:26etan sartu da helmugan.
Lehian 28 lagunek eta beraien zaldiek parte hartu dute, ibilbide laburra egin dute bi aldiz. Guztira, 40,8 kilometro, bi fasetan banatuta. Gipuzkoako txapelketa ere izan da aldi berean.













