Imanol Goñik eta Elena Calvillok irabazi dute Arriarango I. Mendi Lasterketa gaur arratsaldean. Helmugan sartzen lehendabiziko goierritarrak berriz, Koldo Agirre eta Elena Calvillo beasaindarrak izan dira. Lehia hori kirolprobako zirkuitoaren barruan dago. Gaur arratsaldeko lauretan hasita jokatu dute Arriarango I. Mendi Lasterketa, Beala korrikalari taldeak eta Arriarango Intxaurpe elkarteak antolatuta. 263 lagun zeuden izena emanda, baina 247 abiatu dira irteera puntutik. Arriarango auzogunean hasita 15 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute parte hartzaileek. Hau da, bost kilometroko buelta txiki bat eta hamarreko luzeago bat egin behar izan dituzte. Jende ugari bildu da bertan proba ikusteko helburuarekin. Faboritoen artean zeuden Walther Becerra, Oier Ariznabarreta, Javier Olabarria, Joseba Urbano, Maite Mayora, Nerea Amilibia eta Elena Calvillo. Arratsaldeko bostak inguruan iritsi da lehendabiziko gizonezkoa helmugara. Imanol Goñik 1:05:23ko denbora behar izan du lana bukatzeko. Bigarren Javier Olabarria sailkatu da 1:05:32ko denbora eginda, eta hirugarren, berriz, Mikel Idirin 1:05:51ko denborarekin. Emakumezkoetan Elena Calvillok 1:21:21eko denbora behar izan du ibilbidea bukatzeko. Bigarren Nerea Amilibia sailkatu da, 1:22:04ko denborarekin, eta hirugarren Maite Mayora 1:23:57ko denbora eginda. Lehendabiziko gizonezko goierritarra, Koldo Agirre beasaindarra zazpigarren sailkatu da, eta 1:08:49ko denbora behar izan du lana borobiltzeko. Agirrek aipatu duenez ibilbidean zehar aldapa gogorrak igo behar izan dituzte. Lehendabiziko emakumezko [...]
Langileen eskubideen defentsan hainbat mobilizazio egin ditu gaur eguerdian LAB sindikatuak, eta martxoaren 29ko greba orokorrean parte hartzeko esan die Goierriko langileei. Goizean Ataundik eta Ormaiztegitik abiatuta kotxe karabana egin dute, eta Legorretatik berriz oinez etorri dira hainbat lagun. Eguerdiko ordu batean Beasaingo plazan elkartu dira mobilizazio horietan parte hartu duten herritarrak zein beste hainbat lagun, eta ekitaldi politikoa egin dute. LAB sindikatuaren izenean Usua Lasak hartu du hitza, eta esan du 2008an krisia lehertu zenetik hainbat erreforma egin dituztela, eta horien ondorioz langileek “geroz eta eskubide gutxiago dituztela”. Dena den, Lasak azpimarratu du Rajoiren PPk egin duen erreforma aurrekoak baino “basatiagoa” dela. “Krisialdia ez da erreformaren arrazoia, aitzakia, baizik, eta erreforma honek patronalari boterea ematen dio”. Horren ondorioz LABen ustez, orain enpresariek lan egutegia, ordutegia eta lan antolaketa guztia aldatu ahal izango dute beraien kabuz, soldatak jaitsi ahal izango dituzte, eta kaleratzeak “inoiz baino merkeagoak” izango dira. Lasarentzat argi dago krisiaren beldurra erabili dutela lan harremanak desregularizatzeko eta “enpresariei nahi dutena egiten uzteko”. Patronalaz gain erantzule politikoak ere badaudela eman du jakitera Lasak: “PSOEren eskutik etorri ziren lehen lau erreforma handiak CCOO eta UGT sasi sindikatuak babestuta”. Horrez gain, gogoratu beharra dago LABen iritziz, EAj-k aurreko erreforma guztiak ahalbidetu [...]
Goizeko hamarretan hasi dute Iraupeneko Ataungo IV. Raida, Lazkaomendi zaldiketa elkarteak antolatuta. Ataungo Lauzi-Errekatik abiatu dira, eta mendi barrutietako bideetan barrena ibiliko dira, Ataun eta Idiazabal artean. 28 lagun eta beraien zaldiak ari dira parte hartzen. Horietatik zortzi Goierrikoak dira. Josu Alonso lazkaotarra, Maialen Castejon beasaindarra eta Oier Etxenike olaberriarra, Iñaki Garmendia eta Ander Aizpuru zaldibiarrak, Sara Pecharroman eta Aloña Aldasoro ordiziarrak eta Maddi Otegi itsasondoarra. Hasiera batean bi mailatako zaldi probak hartu behar zituen raidak bere baitan: CEAP modalitatea (20,4 kilmetro) eta CEAI modalitatea (40,8 kilometro). Martin Garmendia antolatzaileak jakitera eman duenez, CEAP sailerako lagun bakarrak eman du izena, eta 40,8 kilometroko ibilbidea osatzea erabaki du hark ere. Beraz, guztiek ibilbide laburra bi aldiz egin beharko dute, 40,8 kilometro, bi fasetan banatuta. Gipuzkoako txapelketa ere izango da aldi berean. Zehaztutako erritmoa Abiadura lasterketa ez denez, antolakuntzak zehaztutako erritmoaren barruan ibili beharko dute zaldiek. Gutxieneko abiadura 8 kilometro ordukoa izango da, eta gehienekoa 14 kilometro ordukoa. Lehenengo bira osatzeko gehienez 12:33rako iritsi beharko dute helmugara, eta gutxienez, 11:42rako. Orduan bigarren birari ekin beharko diote parte hartzaileek. Probaren beste erdia osatzeko ordu gorena 15:36 izango da. Irten aurretik egin duten bezala, zaldiaren ahalmenaren kontrola gainbegiratuko dute albaitariek, bai tarteko kontrolean eta [...]
Iraupeneko Ataungo IV. Raidean Iñaki Garmendia zaldibiarra izan da nagusi. Goizeko hamarretan Ataungo Lauzi-Errekatik abiatu eta gero, helmugara 14:18etan iritsi da. Bigarren Zarautzeko Fatima Larrañaga sailkatu da. Bera 14:19etan helmugaratu da, e...
Zeraingo herriak Gazta eta sagardoaren mendia izeneko proiektua jarri du abian, eta Zerain Dezagun Fundazioak gaur eguerdian aurkeztu du herri museoan. Proiektua gaur egungo merkatuaren azterketa egin ondoren eta turismo arloan gastronomia geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela ikusita sortu da. Helburu nagusia Zeraingo bi produktu izarrak lotzea da, hau da, gazta eta sagardoa lotzea. Azken batean, Zeraingo herri museoaren osagarri izango den produktu turistiko berria sortu dute, ondare naturala eta ondare kulturala bat eginda. Aurkezpen ekitaldian Zerain Dezagun Fundazioko, Zeraingo Udaleko eta Aldabe Zerbitzu turistikoak-eko kideez gain, Jon Uriguen Landa Garapen, Berrikuntza eta Turismoko foru diputatua, Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua, Fermin Leizaola etnologoa, Ibon Aburuza Gipuzkoako sagardogile Elkarteko Lehendakari ordea, Unai Agirre Gipuzkoako sagardogile Elkarteko teknikaria, Maria Pui Artzai Gaztako ordezkaria, Zeraingo gaztagileak eta sagardogileak eta Zeraingo herritarrak izan dira. Proiektu horren bidez, gazta eta sagardoa lotuz eta herriko lehen sektorea eta hirugarrena uztartuz, herriaren garapen sozio‐ekonomikoa indartzea lortu nahi dute zeraindarrek. Hainbat egitasmo Gazta eta sagardoaren mendia proiektuaren barruan hainbat egitasmo daudela eman dute jakitera gaurko agerraldian. Horietako batzuk abian dira dagoeneko; beste batzuk berriz, aurki jarriko dituzte martxan. Martxoaren 1etik hasita, esaterako, ostiral eta larunbat iluntzetan doako autobus zerbitzua jarri dute martxan [...]