Nikolas Lekuona I. Argazki Lehiaketa sortu dute Ordizian
Ordiziako Ortzadar argazki elkarteak Nikolas Lekuona I. Argazki Lehiaketa jarri du martxan. Espainia mailako zabalkundea du, eta Euskal Herri mailan sona handia duen Argizaiola lehiaketarako baliagarria izango da. Bi gairen bueltako argazkiak aurkeztu behar dira lehiaketara: gai bat librea da, eta besteak Ordiziako azokaren 500. urteurrenarekin du lotura. Lanak hilabete barrurako, apirilaren 23rako, aurkeztu behar dira, eta sari banaketa ekitaldia ekainaren lehenean izango da. Ekainaren 4tik 22ra erakusketa jarriko dute Barrenan. Oinarriei buruzko informazioa elkartearen blogean aurki daiteke. Nikolas Lekuona XX. mende hasierako artistarik oparoenetako bat izan zen. 1913an jaio zen Ordizian, eta 23 urte besterik ez zituela hil zen Fruizen (Bizkaia), 36ko Gerran herri bonbardatu zutenean. Bizitza laburra bai, baina kalitate eta sakontasun handiko ondare artistikoa utzi zuen: olioak, marrazkiak, argazkiak eta argazki muntaiak. Orain urte batzuk Lekuonaren obra jasotzen duen honako webgunea jarri zuten martxan.
Ordiziako Ortzadar argazki elkarteak Nikolas Lekuona I. Argazki Lehiaketa jarri du martxan. Espainia mailako zabalkundea du, eta Euskal Herri mailan sona handia duen Argizaiola lehiaketarako baliagarria izango da. Bi gairen bueltako argazkiak aurkeztu behar dira lehiaketara: gai bat librea da, eta besteak Ordiziako azokaren 500. urteurrenarekin du lotura. Lanak hilabete barrurako, apirilaren 23rako, aurkeztu behar dira, eta sari banaketa ekitaldia ekainaren lehenean izango da. Ekainaren 4tik 22ra erakusketa jarriko dute Barrenan. Oinarriei buruzko informazioa elkartearen blogean aurki daiteke.
Nikolas Lekuona XX. mende hasierako artistarik oparoenetako bat izan zen. 1913an jaio zen Ordizian, eta 23 urte besterik ez zituela hil zen Fruizen (Bizkaia), 36ko Gerran herri bonbardatu zutenean. Bizitza laburra bai, baina kalitate eta sakontasun handiko ondare artistikoa utzi zuen: olioak, marrazkiak, argazkiak eta argazki muntaiak. Orain urte batzuk Lekuonaren obra jasotzen duen honako webgunea jarri zuten martxan.