36ko Gerrako gudariak omendu dituzte Gabirian
Igande eguerdian, Aberri Egunez, Gabirian 36ko Gerran parte hartu zuten gudariak omendu zituzten. Egun bizirik dauden bi gudariek, Antonio Igarzabal eta Euxebio Igarzabalek, plaka bana, bertsoak, Agurra eta Ezpata Dantza eta alkatearen esker oneko hit...
Igande eguerdian, Aberri Egunez, Gabirian 36ko Gerran parte hartu zuten gudariak omendu zituzten. Egun bizirik dauden bi gudariek, Antonio Igarzabal eta Euxebio Igarzabalek, plaka bana, bertsoak, Agurra eta Ezpata Dantza eta alkatearen esker oneko hitzak jaso zituzten eliz atarian. Jarraian, Ardantza begiratokian, gudarien omenezko plaka berria jarri zuten. Eguna ongi amaitzeko mokadutxo bat jan zuten Osinalde elkartean.