
Igande eguerdian, Aberri Egunez, Gabirian 36ko Gerran parte hartu zuten gudariak omendu zituzten. Egun bizirik dauden bi gudariek, Antonio Igarzabal eta Euxebio Igarzabalek, plaka bana, bertsoak, Agurra eta Ezpata Dantza eta alkatearen esker oneko hit...

Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak, udaberriko bertso saioa antolatu du hilaren 21erako; 19:00etan izango da, Gernika pasealekuko pilotalekuan. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Odei Barroso, Iban Urdangarin eta Maialen Lujanbio. Gai jartzailea: Saroi Jau...

Beroa Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak antolatuta, harrera familien inguruko hitzaldia egingo dute datorren asteartean, hilak 17. Hazi, hezi, bizi lemapean, Izaskun Ugarte Beroa elkarteko lehendariak, Leticia Martin psikologoak hitz egingo dute. F...

Ikaslea topaketak, herri kirolak, bazkaria eta musika emanaldia izango dira; bide batez, beste hezkuntza eredu bat aldarrikatu eta elkarren artean ezagutzeko balioko du...

Ordiziako Txapagain pilota elkarteko Ioritz Egigurenek eta Beñat Belokik irabazi dute Gipuzkoako Udaberri txapelketa, finalean Azkoitiko Asier Unanue eta Imanol Lasari irabazi eta gero (22-11). Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan jokatu ziren joan den larunbatean Gipuzkoako Udaberri Txapelketaren finalak. Zale ugari bildu zen bertara. Partidaren hasieran urdinek agindu zuten markagailuan, baina Beñat Beloki atzeko koadroetan nagusitzen joan zen heinean, Txapagaingoen alde jarri zen partida. Elkarteko arduradun Marcial Garmendiak eta Edurne Zubeldiak banatu zituzten garaikurrak.

Ampo Ordiziak eta VRAC Quesos Entrepinares taldeak sekulako partida jokatu zuten igandean Altamiran –zaleen eta epailearen beraren arabera denboraldiko partidarik onena izan da–, baina azken emaitza ez zen goierritarren gustukoa izan, VRAC izan bai...

Zaldibian zaborraren kudeaketari buruzko informazio saioekin darraite. Lehenago Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kideen hitzaldia bazen, oraingoan ZTBk Karlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatu ohiaren hitzaldia jaso du bideoan. Guztiak sarean ikus d...

Beasaingo Arrano kultur elkarteak urtero egiten duen udaberriko bertso saioa antolatu du hilaren 21erako. Lau bertsolari gonbidatu dituzte: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iban Urdangarin eta Odei Barroso. Gai jartzaile lanak, berriz, Saroi Jaure...

Ampo Ordiziaren inguruko bi bideo ekarri ditugu oraingoan Youtubetik. Bata, Haizebita erabiltzaileak egina, Ampo Ordiziaren azken partidako irudiekin egindakoa da. Bigarrena, Ampo Ordiziak apirilaren 22an jokatuko duen kopako finalean aurkari izango d...

Ordizian dena prest dute urteko lehen feria berezia hartzeko, Artzain Eguna. Idiazabal Gaztaren denboraldiari hasiera emateko azoka da, eta bide batez artzainei eta artzaintzari gorazarre egitekoa. 09:00etan hasiko da ardi eta aharien erakusketa Gara...

Zaldibiako Saturdi auzoan atzo ospatu zuten urteko festa-eguna, Pazko astelehenean. Egun osoko egitaraua izan zuten, goizean mezarekin hasita. Eguerdian ume jolasak eta usadiozko korrika proba egin zituzten haurrek. Bazkaria Agerre baserrian zerbitzatu zuten. Bazkalondoa bertsoz janzten Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre aritu ziren, “saio elegantea” osatuz, bertan zirenen hitzetan. Trikitiarekin Gari eta Iñaki arduradu ziren. Eguneko saio ikusgarriena arratsaldean izan zen. Herri kirol erakustaldian, aizkolariei lana jartzeko hiru metro diametroko eta beste horrenbeste altuko enborra zutitu zuten, Saturdiko ermitaren aurrean. Floren Nazabal eta Iñaki Azurmendi aritu ziren hura botatzeko lanean. Baina bitxitasuna bazuen. Enborraren gainera igota, trongoaren puntan, Jose Luis Etxeberria ‘Xapre’ eta Joxe Antonio Irastortza ‘Furriela’ trikitia eta panderoa jotzen aritu ziren. Bitartean, bi aizkolariak oinean kolpeka. Hamahiru minutu pasatxoan bota zuten enborra. Musikariak, jakina, lehenago jaitsi ziren behera, pieza batzuk altueratik jo eta gero. Bitxitasun hori egiten duten lehenbiziko aldia ez da Zaldibia. “Orain dela urte asko Zaldibiako plazan egin zen halako beste ikuskizun bat. Orduan Ataungo Aierbek ebaki zuen enborra, baina gainean jarrita Xapre eta Furriela aritu ziren soinu-panderoak jotzen”, gogoratu du Migel Mari Jauregi ‘Altzo’-k. Zaldibiarren ausardia ikusita, aizkolariek bigarren korte bat ere egin zioten enborrari, ipurdi-ipurditik, garai batean zuhaitzak botatzeko bezala epai dotorea emanez. [...]

Iaz ez bezala, atzokoan eguzkia Pazko Bigarreneko jaieko bidaidea izan zen eta erromeria Antion egin ahal izan zuten

Beasaingo CAF enpresak 105.000 euroko kalteordaina eman beharko dio amiantoaren ondorioz hil zen langilearen sendiari. Hala erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak, enpresak jarritako helegitea atzera bota ondoren. Langilea duela sei urte hil, pleurak...

Beasainek azken jardunaldietako bolada onari eutsi eta beste partida bat irabazi du etxean, oraingoan Gernikaren kontra. 62 punturekin, hirugarren jarri da sailkapenean, eta horrela, bete-betean sartu da igoera fasea jokatzeko borrokan, bost jardunaldi...

Gotzon Aranburu kazetari zumarragarrak bideoz jaso du Segurako Ostegun Santuko prozesioa. Euriaren erruz eliza barruan egin behar izan zuten, baina ez zuen ikusgarritasunik galdu horregatik.

Txileko telebista kate batek Beasaingo CAF enpresako irudiekin erreportaia egin du. Herrialde horretako metro zerbitzurako egiten ari diren bagoiak grabatu dituzte. Txilerako 12 tren egingo dituzte osotara Beasainen.

Beasaingo kultura sailak eta Kutxa fundazioak antolatuta, Kantaginjazz bikotearen kontzertua izango da bihar, Igartza jauregian. Iñaki Salvador piano joleak eta Ainara Ortega kantariak osatzen dute Kantaginjazz bikotea. Euskal kantagintzako doinu trad...

Atzo eguerdian, hogeitik gora putre Gabiriako zelai batera jaitsi ziren, duela bizpahiru egun jaiotako moxalari eraso egin asmoz. Moxala bere amarekin eta beste hainbat behorrekin aurkitzen zen, baina putreak gerturatu orduko, hauek alde egin zuten, moxala bakarrik utziz. Bizilagun batek uxatu zituen putreak, eta moxal ikaratua bere amarengana itzuli zuten.