Beasainek igoera fasea jokatzeko pausoa eman du, Gernikari irabazita
Beasainek azken jardunaldietako bolada onari eutsi eta beste partida bat irabazi du etxean, oraingoan Gernikaren kontra. 62 punturekin, hirugarren jarri da sailkapenean, eta horrela, bete-betean sartu da igoera fasea jokatzeko borrokan, bost jardunaldi...
Beasainek azken jardunaldietako bolada onari eutsi eta beste partida bat irabazi du etxean, oraingoan Gernikaren kontra. 62 punturekin, hirugarren jarri da sailkapenean, eta horrela, bete-betean sartu da igoera fasea jokatzeko borrokan, bost jardunaldiren faltan.
Nagusitasun osoz irabazi zuen Beasainek pasa den asteazkenean, Loinatz zelaian jokatutako partida. Iker Lasaren mutilek aurrea hartu zuten lehenengo zatiko 39. minutuan, Iker Martinezen golari esker. Bigarrenean, Artolak bi gol egin zituen.
Asteburuan, sailkapenean aurkari zuzena duen Barakaldoren kontra jokatuko du Beasainek.













