Ioritz Egiguren eta Beñat Beloki, Udaberri txapelketaren irabazle
Ordiziako Txapagain pilota elkarteko Ioritz Egigurenek eta Beñat Belokik irabazi dute Gipuzkoako Udaberri txapelketa, finalean Azkoitiko Asier Unanue eta Imanol Lasari irabazi eta gero (22-11). Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan jokatu ziren joan den larunbatean Gipuzkoako Udaberri Txapelketaren finalak. Zale ugari bildu zen bertara. Partidaren hasieran urdinek agindu zuten markagailuan, baina Beñat Beloki atzeko koadroetan nagusitzen joan zen heinean, Txapagaingoen alde jarri zen partida. Elkarteko arduradun Marcial Garmendiak eta Edurne Zubeldiak banatu zituzten garaikurrak.
Ordiziako Txapagain pilota elkarteko Ioritz Egigurenek eta Beñat Belokik irabazi dute Gipuzkoako Udaberri txapelketa, finalean Azkoitiko Asier Unanue eta Imanol Lasari irabazi eta gero (22-11). Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan jokatu ziren joan den larunbatean Gipuzkoako Udaberri Txapelketaren finalak. Zale ugari bildu zen bertara.
Partidaren hasieran urdinek agindu zuten markagailuan, baina Beñat Beloki atzeko koadroetan nagusitzen joan zen heinean, Txapagaingoen alde jarri zen partida. Elkarteko arduradun Marcial Garmendiak eta Edurne Zubeldiak banatu zituzten garaikurrak.













