Saturdiko festan, aizkora saio ikusgarria
Zaldibiako Saturdi auzoan atzo ospatu zuten urteko festa-eguna, Pazko astelehenean. Egun osoko egitaraua izan zuten, goizean mezarekin hasita. Eguerdian ume jolasak eta usadiozko korrika proba egin zituzten haurrek. Bazkaria Agerre baserrian zerbitzatu zuten. Bazkalondoa bertsoz janzten Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre aritu ziren, “saio elegantea” osatuz, bertan zirenen hitzetan. Trikitiarekin Gari eta Iñaki arduradu ziren. Eguneko saio ikusgarriena arratsaldean izan zen. Herri kirol erakustaldian, aizkolariei lana jartzeko hiru metro diametroko eta beste horrenbeste altuko enborra zutitu zuten, Saturdiko ermitaren aurrean. Floren Nazabal eta Iñaki Azurmendi aritu ziren hura botatzeko lanean. Baina bitxitasuna bazuen. Enborraren gainera igota, trongoaren puntan, Jose Luis Etxeberria ‘Xapre’ eta Joxe Antonio Irastortza ‘Furriela’ trikitia eta panderoa jotzen aritu ziren. Bitartean, bi aizkolariak oinean kolpeka. Hamahiru minutu pasatxoan bota zuten enborra. Musikariak, jakina, lehenago jaitsi ziren behera, pieza batzuk altueratik jo eta gero. Bitxitasun hori egiten duten lehenbiziko aldia ez da Zaldibia. “Orain dela urte asko Zaldibiako plazan egin zen halako beste ikuskizun bat. Orduan Ataungo Aierbek ebaki zuen enborra, baina gainean jarrita Xapre eta Furriela aritu ziren soinu-panderoak jotzen”, gogoratu du Migel Mari Jauregi ‘Altzo’-k. Zaldibiarren ausardia ikusita, aizkolariek bigarren korte bat ere egin zioten enborrari, ipurdi-ipurditik, garai batean zuhaitzak botatzeko bezala epai dotorea emanez. [...]
Zaldibiako Saturdi auzoan atzo ospatu zuten urteko festa-eguna, Pazko astelehenean. Egun osoko egitaraua izan zuten, goizean mezarekin hasita. Eguerdian ume jolasak eta usadiozko korrika proba egin zituzten haurrek. Bazkaria Agerre baserrian zerbitzatu zuten. Bazkalondoa bertsoz janzten Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre aritu ziren, “saio elegantea” osatuz, bertan zirenen hitzetan. Trikitiarekin Gari eta Iñaki arduradu ziren.
Eguneko saio ikusgarriena arratsaldean izan zen. Herri kirol erakustaldian, aizkolariei lana jartzeko hiru metro diametroko eta beste horrenbeste altuko enborra zutitu zuten, Saturdiko ermitaren aurrean. Floren Nazabal eta Iñaki Azurmendi aritu ziren hura botatzeko lanean. Baina bitxitasuna bazuen. Enborraren gainera igota, trongoaren puntan, Jose Luis Etxeberria ‘Xapre’ eta Joxe Antonio Irastortza ‘Furriela’ trikitia eta panderoa jotzen aritu ziren. Bitartean, bi aizkolariak oinean kolpeka. Hamahiru minutu pasatxoan bota zuten enborra. Musikariak, jakina, lehenago jaitsi ziren behera, pieza batzuk altueratik jo eta gero.
Bitxitasun hori egiten duten lehenbiziko aldia ez da Zaldibia. “Orain dela urte asko Zaldibiako plazan egin zen halako beste ikuskizun bat. Orduan Ataungo Aierbek ebaki zuen enborra, baina gainean jarrita Xapre eta Furriela aritu ziren soinu-panderoak jotzen”, gogoratu du Migel Mari Jauregi ‘Altzo’-k.
Zaldibiarren ausardia ikusita, aizkolariek bigarren korte bat ere egin zioten enborrari, ipurdi-ipurditik, garai batean zuhaitzak botatzeko bezala epai dotorea emanez. Hori lehen ebaketa baino azkarrago egin zuten, gainera.
Herri kirol erakustaldia Urdax Magunazelaia 14 urteko abadiñoarra harri jasotzen aritu zen. Zilindroa, kubikoa eta bola erabili zituen, abilezia handiz.
ARGAZKIAK: ONEKA GARMENDIA













