Udaberriko bertso saioa hilaren 21ean egingo dute
Beasaingo Arrano kultur elkarteak urtero egiten duen udaberriko bertso saioa antolatu du hilaren 21erako. Lau bertsolari gonbidatu dituzte: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iban Urdangarin eta Odei Barroso. Gai jartzaile lanak, berriz, Saroi Jaure...
Beasaingo Arrano kultur elkarteak urtero egiten duen udaberriko bertso saioa antolatu du hilaren 21erako.
Lau bertsolari gonbidatu dituzte: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iban Urdangarin eta Odei Barroso. Gai jartzaile lanak, berriz, Saroi Jauregi zaldibiarrak egingo ditu. Saioa larunbat iluntzean izango da, 19:00etan hasita, Gernika pasealekuko frontoian.













