Zail du Ampo Ordiziak lehen bi postuetan sailkatzea
Ampo Ordiziak eta VRAC Quesos Entrepinares taldeak sekulako partida jokatu zuten igandean Altamiran –zaleen eta epailearen beraren arabera denboraldiko partidarik onena izan da–, baina azken emaitza ez zen goierritarren gustukoa izan, VRAC izan bai...
Ampo Ordiziak eta VRAC Quesos Entrepinares taldeak sekulako partida jokatu zuten igandean Altamiran –zaleen eta epailearen beraren arabera denboraldiko partidarik onena izan da–, baina azken emaitza ez zen goierritarren gustukoa izan, VRAC izan baitzen nagusi (26-31). Partida hori galduta, Ordiziak zail du liga erregularra lehen bi postuetan bukatzea, Santboianak berak ere irabazi egin baitzion Cajasoli.
Gauzak horrela, VRAC Quesos Entrepinares lehen bi postuetan sailkatuko dela kontu ziurra da, eta okerrik ezean, lehen postuan bukatuko du, datorren igandean Universidade de Vigo azkenaurren sailkatua hartuko baitu. VRACek 66 puntu ditu. Eta bigarren postuarengatik borrokan Santboiana eta Ordizia ariko dira. Kataluniarrak 64 puntu dituzte eta ordiziarrek 61. Santboianak La Vilaren zelaian jokatuko du azken partida, eta Ordiziak Gernikan. Santboianak galdu eta Ordiziak irabaziko balu, goierritarrak sailkatuko lirateke bigarren. Informazio gehiago, hemen.













