Lehen eta bigarren mailako aizkolaririk onenak ariko dira festetako bi jaialdietan
Punta-puntako aizkolariak eta beste herri kirol batzuetako ordezkariak ariko dira festetarako antolatu dituzten bi jaialdietan. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak eta Arrano Beltza herri kirol elkarteak antolatu dituzte, udalaren laguntzarekin. Bi jaialdi horien berri ematearekin batera, kirolaren udal fundazioak lankidetza hitzarmen bana sinatu du Arrano Beltza elkartearekin eta Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrarekin. Bi jaialdi horietan lehena, hilaren 20an izango da. Jose Inazio Saizar Gipuzkoako federazioko lehendakariak azaldu duenez, II. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa izango da, «baina ez da aizkora bakarrik izango, lasto altxatzea edo Iparraldeko jokoa bezala ezagutzen dena izango da, kirol polita eta nahiko ikusgarria». Bide batez, Beasaingo Udalaren laguntza ere eskertu zuen Saizarrek, «laguntza hori gabe ez genukeelako ezer aurrera eramaterik izango». Bigarren jaialdia berriz, hilaren 27koa izango da, Arrano Beltza herri kirol elkarteak antolatutakoa. Haren izenean, «jaialdi bikaina» antolatu dutela azaldu du Iñaki Mujikak. «Lau aizkolari onenetakoak, urrezko aizkorako finalean aritutakoak izango dira, eta beste lauak bigarren mailako txapelketako finalistak». Tartean izango dira Iñaki Azurmendi, Anjel Arrospide, Joseba Otaegi eta Unai Otaño. Aizkolariez gain, hiru harri jasotzaile ere izango dira, bi gizonezko, Izeta II. eta Aimar Irigoien, eta emakumezko bat, Idoia Etxeberria. Bi jaialdiak, Barrendain plazan egiteko asmoa dute. Eguraldiak lagunduko ez balu, ordea, Gernika pasealekuko frontoian izango dira. Maiatzaren 20koa 12:30ean izango da, eta hilaren 27koa, 19:00etan. Azurmendirekin hitzarmena Festetako bi [...]
Punta-puntako aizkolariak eta beste herri kirol batzuetako ordezkariak ariko dira festetarako antolatu dituzten bi jaialdietan. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak eta Arrano Beltza herri kirol elkarteak antolatu dituzte, udalaren laguntzarekin. Bi jaialdi horien berri ematearekin batera, kirolaren udal fundazioak lankidetza hitzarmen bana sinatu du Arrano Beltza elkartearekin eta Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrarekin.
Bi jaialdi horietan lehena, hilaren 20an izango da. Jose Inazio Saizar Gipuzkoako federazioko lehendakariak azaldu duenez, II. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa izango da, «baina ez da aizkora bakarrik izango, lasto altxatzea edo Iparraldeko jokoa bezala ezagutzen dena izango da, kirol polita eta nahiko ikusgarria». Bide batez, Beasaingo Udalaren laguntza ere eskertu zuen Saizarrek, «laguntza hori gabe ez genukeelako ezer aurrera eramaterik izango».
Bigarren jaialdia berriz, hilaren 27koa izango da, Arrano Beltza herri kirol elkarteak antolatutakoa. Haren izenean, «jaialdi bikaina» antolatu dutela azaldu du Iñaki Mujikak. «Lau aizkolari onenetakoak, urrezko aizkorako finalean aritutakoak izango dira, eta beste lauak bigarren mailako txapelketako finalistak». Tartean izango dira Iñaki Azurmendi, Anjel Arrospide, Joseba Otaegi eta Unai Otaño. Aizkolariez gain, hiru harri jasotzaile ere izango dira, bi gizonezko, Izeta II. eta Aimar Irigoien, eta emakumezko bat, Idoia Etxeberria.
Bi jaialdiak, Barrendain plazan egiteko asmoa dute. Eguraldiak lagunduko ez balu, ordea, Gernika pasealekuko frontoian izango dira. Maiatzaren 20koa 12:30ean izango da, eta hilaren 27koa, 19:00etan.
Azurmendirekin hitzarmena
Festetako bi ekitaldi horien berri ematearekin batera, Arrano Beltza elkartearekin eta Iñaki Azurmendi aizkolariarekin lankidetza hitzarmen bana sinatu zuen Beasain Kirol Fundazioak. Koldo Agirre alkatearen hitzetan, hitzarmen horien bidez «Iñakiri [Azurmendi] eta bere atzetik dagoen talde osoari egiten duen lana eskertu» nahi diote. Gainera, Azurmendik «hainbat urte daramatza aizkoraren munduari lotuta eta iazko emaitzak oso onak izan ziren, baina bere ibilbide osoa» azpimarratu nahi izan zuen. Hala, «bere kirol errendimendua eta kirola bultzatzeko duen konpromiso hori» lagundu nahi dituzte hitzarmenarekin. Herri kirol federazioaren lana ere eskertu zuen Agirrek.
JAIALDIAK
Maiatzak 20, igandea
- Gipuzkoako II. mailako aizkora txapelketako kanporaketa.
- Gernika pasealekuko frontoian, 12:30ean.
- Aizkolariak: Jokin Alkizalete, Xabier Dorronsoro, Jose Mari Esnaola, Jon Irazu, Xabier Lasa eta Ugaitz Mugertza, Eneko Otaño eta Xabier Zaldua.
- Ondoren, Gipuzkoako lasto altxatze txapelketa egingo dute.
Maiatzak 27, igandea
- Festetako herri kirol jaialdia.
- Barrendain plazan edo Gernika pasealekuko frontoian (eguraldiaren arabera), 19:00etan.
- Lehen mailako lau aizkolari: Azurmendi Arrospide, Otaegi eta Otaño
- Bigarren mailako aizkolari txapelketako lau finalistak.
- Hiru harri jasotzaile: Izeta II., Aimar Irigoien eta Idoia Etxeberria













