Dozenaka lagun ari dira Eitzagako herri krosean parte hartzen
Zumarragako Eitzaga auzoko jaiak ospatzen ari dira egunotan. Gaurko ekitaldi nagusietako bat, arratsalde parteko herri krosa da. 16:30ean hasita, gaztetxoen mailetako lasterketak egin dituzte. Dozenaka haur eta gaztetxok parte hartu dute lasterketetan. Helduen proba 18:00etan zen hastekoa.
Krosaren ondoren, iluntze partean jarraituko du Eitzagako jaietako egitarauak. Ginolak eta herensugearen kalejira egingo dituzte 18:30ean. Gauean berriz, jota nafarrak izango dituzte, 23:00etan hasita. Gauerditik aurrera berriz, Ehunzango batukada ibiliko da auzoan barrena.
Biharko ere egitarau betea osatu dute Eitzagan, eta besteak beste, herriko txistularien eta txalapartarien saioak, aizkolarien desafioa eta dantzari txikien saioa izango dituzte.













