
Beste batean beharko du. Horixe gaur Valladoliden jokatu den Espainiako finalaren ondoren zaleen ahotan zebilen esana. VRAC Quesos Entrepinares Ampo Ordizia baino hobea izan da gaur Pepe Rojo zelaian, eta merezita irabazi du txapelketa. Bigarren zati bikaina egin dute Gaztelakoek, eta ordiziarrek bigarren zatiko lehen minutuetan entsegua lortu badute ere (partidako bakarra), Quesos sendo aritu da defentsan, eta ez diete utzi Goierrikoei nahi duten jokoa egiten, Axio Araña entrenatzaileak azaldu duenez. 27-10 izan da azken emaitza. Azken minutuetan etsi antzera aritu da Ordizia, eta zaleen aurpegietan ere sumatzen hasi zen tristura, baina partida bukatu bezain pronto jokalariei babesa ematera joatea izan da lehen erreakzioa. Negar malkoak ere ikusi dira, baina zaleek ondo baino hobeto jakin dute animoak ematen.”Aldageletan triste egongo dira, baina segituan pasako zaie. Hau kirola da, eta horrela hartu behar da”, esan du Aitor Araña presidenteak. Lehen harrera 01:00ak aldera Zalez betetako autobusak 21:00ak aldera abiatu dira Valladolidetik, eta 00:30ak aldera iritsiko dira Ordiziara. Jokalariak, berriz, 01:00-01:30ak aldera iritsiko dira, eta zale eta herritarrek orduan egingo diete lehen harrera Frai Andresen. Dantzariak eta bertsolariak zain izango dituzte. Igor Eguren alkateak esan du gaurko partida galdu arren, bai klubak eta baita herriak ere harro egon behar dutela aurten egin [...]

Bukatu da lehen zatia Pepe Rojo zelaian eta Queaos 12-3 da aurretik.ampo ordizia izan da markagailuan aurrerik jartzen lehena, krollek gauzatutako zigor kolpe bati esker. 22. Minutuan berriz, Wangak entsegua lortu du Quesosentzat, eta 31. Minutuan bes...

Valladoliden dira jada Ordiziako zaleak. Kamiseta gorriak nonahi ikus daitezke, batez ere taberna inguruetan, izan ere, eguzkia gogor jotzen ari da Gaztela alde honetan. Orain, hiria ezagutzeko tartea dute, 16:30ak arte. Ordu horretan autobusek zel...

Giroa berotuz doa. 11:00etan geldialdia egin dute zaleek, indarrak hartzeko. La Pausa izeneko zerbitzu gunean hamaiketakoa egin eta Valladoldidera bidean dira berriro ere autobusak. Hirira iritsitakoan alde zaharrean barreiatuko dira zaleak eta bazkal...

Sei autobus bete abiatu dira Ordiziatik Valladolidera. Zaletuak ondo prestatuta doaz: jana, edana, bufandak, kamixetak, banderolak eta bonbo susmagarri bat. Valladoliden entzungo dugu non dabilen. Ziur. Lehen animo oihuak ere ez dira falta izan. Zurru...

Ampo ordiziak ezin izan du liga irabazi, baina zaletuek amaieran taldea nola hartu duten ikusirik, aurten ampo ordiziak liga bat baino askoz gehiago irabazi duela esan daiteke. Ligak ez du baliorik, hau ikusita.

Bost minutuko eskas falta dira Espainiako Ligako finala hasteko, eta sekulako giroa dago Valladolideko Pepe Rojo zelaian. Ampo Ordiziako jokalariak 17:15 aldera atera dira berotzera, eta harrera bikaina egin diete zaleek. Giro sargoria egiten du. Hast...

Valladolideko Plaza Nagusiaren eta haren inguruko kaleetan nabarmena da Ampo Ordiziaren zaleen presentzia. Talde handitan, txikiagotan, bikoteka, asko izan dira Gaztelako hirira inguratu diren ordiziar eta goierritarrak. Bonboa hartuta dabilen 50 lagun inguruko talde bat da hots gehien ateratzen ari dena, kantuan, kalejiran, saltoka… Ordiziarrak gera! eta Ordiziako danborradaren eta errondallaren kantuak abesten ari dira etenik gabe. Giro eguzkitsua dago Valladoliden, baina ez du bero jasanezinik egiten. Ordubatak aldera iritsi dira Ordiziatik 09:00etan abiatuko diren sei autobusak, Burgos parean ordu erdiko geldialdia egin ondoren. Autoz iritsitako jendea ere zaleen taldeetara inguratzen ari dira pixkanaka. Bi hamabostekoak Bi ordu eta erdi eskas falta dira Ampo Ordiziaren eta VRAC Quesos Entrepinares taldeen arteko finala hasteko. Autobusean etorritakoek 16:30ean dute hitzordua Pepe Rojo estadiora inguratzeko. Ampo Ordiziako jokalari eta teknikariak atzo iluntzean abiatu ziren Ordiziatik, azken lan saioa egin ondoren. Valladolideko hotel baten egin dute lo, eta laster dira estadiora inguratzekoak. Behin betikoak ez badira ere, hauek dira bi taldeek gaurko finalean zelairatuko dituzten hamabostekoak: Vrac Quesos: Montorfano, Barnes, Blanco; Molina, Bonan; Newton, Rolls, Abril; Sevillano, Waenga; Fernández, Gorosito, Gutiérrez Muller, Llanos y N. Gutiérrez Muller. Ampo Ordizia: Abanzabalegi, Aierbe, Lolotonga; Del Río, Parker; Lerma, Tudela, Toby Freeman; Suso, Kroll; Puyadena, Goia, Corey [...]

Gaur goizean hasi da Ordiziako Erdi Aroko Azoka, eta herriko kaleetan egun berezietako giroa nabaritzen bada ere, jendeari kostatzen ari zaio kalera ateratzea. Antzematen da ordiziar gehienen gogoa errugbi taldeak Valladoliden jokatuko duen finalean dagoela. Hala ere, inguruko herrietako bisitari ugari gerturatu dira Ordiziara. Urteroko ohiturari jarraituz, goizeko hamaiketan segizioaren desfilea egin dute herrigunean. Besteak beste, erregea, armaduradun soldaduak eta juglareak ibili dira, musika eskolako bandak eta herriko dantzariek lagunduta. Plazan eta herriguneko kaleetan, dozenaka postu jarri dituzte; denera 90 artisau etorri dira aurten. Baina horien produktuak erosteko aukeraz gain, umeentzako jolasak eta artisauen lana bertatik bertara ikusteko tailerrak ere baziren. Jendearen atentzioa erakarri duen ikuskizunetako bat, Arboledako plazakoa izan da. Gameluak, dromedarioak eta llama eta asto bana daude bertan ikusgai. Umeek, gameluen gainean ibiltzeko aukera ere badute. Gaurko prestatu dituzten ikuskizunekin jarraituz, arratsaldeko bostetan, segizioaren bigarren desfilea egingo dute, eguerdiko atsedenaren ondoren, postuak berriz ere zabaltzeko. 18:30ean, zaldiak nola ferratzen diren ikusteko aukera izango da, Torrea etxe parean. 19:00etan, Garagartza plazan, burduntzian erretako txahala probatu ahal izango dute nahi dutenek; garai berean, arma maisuen erakustaldia ere izango da, eta Barandiaran plazan, xake biziduna. Eguna bukatzeko, 21:30ean, Compañía del Foc taldeak piroteknia ikuskizuna egingo du, Barrena parkean. Bihar jarraituko du [...]

VRAC Quesos Entrepinares eta Ampo Ordizia. Bi talde horiek jokatuko dute gaur Valladolideko Pepe Rojo zelaian (18:00) Espainiako Ohorezko Mailako finala. Liga erregularreko bi talde onenak izan dira, erasokorrenak, eta jokalari erabakigarrienak dituztenak. Quesosek 589 puntu lortu ditu liga erregularreko 18 partidetan –374 aurka– eta Ordiziak 543 puntu lortu ditu –eta 384 aurka–. Hemen ikus daiteke liga erregularraren behin betiko sailkapena. Bi taldeek moralez gainezka egingo diote aurre finalari. Ampo Ordiziak Espainiako Kopa irabazi zuen apirilaren 22an Palentzian El Salvadorren aurka, eta liga irabazteko gai bada, Espainia mailako errugbiaren bi titulu nagusiak irabaziko lituzke. Quesosek, berriz, osatu duen denboraldi bikaina borobildu nahi du etxean titulua irabazita. Klubak 25 urte bete ditu aurten, eta opari bikaina izango litzateke gaztelarrentzat liga hirugarrengoz irabaztea. Partidaren gakoak Final irekia izango da, dudarik gabe. Ligan jokatutako bi partidak VRACen irabazi dituen arren (Valladoliden 25-18 izan zen emaitza eta Altamiran 26-31), final batean edozer gauza gerta daiteke. Bi taldeek ez dute aparteko bajarik. Ordiziaren kasuan Kesomi Lolotonga zalantza izango da azken unera arte, eta Gaztelako taldeak Lora eta Castlen bajak izango ditu. Paul Healy Ampo Ordiziako kirol zuzendariak adierazi duenez, aurkariaren bideo asko aztertu dituzte azken astean, eta irabazteko zer egin behar duten badakite: asko estutu, [...]

Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak esku-eskura dauka lehen mailara jauzi egiteko igoera fasea jokatzeko aukera. Emilio Ortizek eta Iñaki Herasek zuzendutako taldeak bihar, hilak 12, jokatuko du liga erregularreko azken partida Majorin (18:00), Galiziako Afervenza taldearen aurka. Ordiziako taldeak partida irabazi beharra dauka, eta liga lehen postuan bukatuko ez duela jakitun, Zilarrezko mailako 4. multzoko Collado Villalba taldearen emaitzaren zain gelditu beharko du. Lehen multzoko aurreneko postuan Galiziako Viaxes Amarelle taldeak bukatuko du, 57 punturekin. Galiziarrek joan den asteartean jokatu zuten liga erregularreko azken partida Calceatense taldearen aurka, eta hiruna berdindu zuen. Estanda Ordiziak bihar irabazten badu, 57 puntu lortuko lituzke sailkapenean, baina averagea aurka du. Ordiziak 1-0 irabazi zion Amarelleri Majorin, baina galiziarrek 4-1 irabazi zieten Goierrikoei. Egoera horretan, Collado Villalbak azken jardunaldiko partida ez irabaztea da play-off-etara sailkatzeko duen aukera bakarra, beti ere, biharko partida irabaziko duela kontuan hartuta. Taldea animatzeko deia Emilio Ortiz entrenatzailearen esanetan, biharko partida zaila izango da. Afervenza taldeak partida bakarra galdu du bigarren itzuli osoan, eta sasoiko dabiltza. “Badakit gure neskek duten guztia emango dutela kantxan, bai baitakite denboraldi osoan egindako lana dagoela jokoan biharko partidan”. Hori dela eta, zaleei Majorira hurbiltzeko deia egin die.