Estanda Ordiziak esku-eskura dauka igoera fasea jokatzea
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak esku-eskura dauka lehen mailara jauzi egiteko igoera fasea jokatzeko aukera. Emilio Ortizek eta Iñaki Herasek zuzendutako taldeak bihar, hilak 12, jokatuko du liga erregularreko azken partida Majorin (18:00), Galiziako Afervenza taldearen aurka. Ordiziako taldeak partida irabazi beharra dauka, eta liga lehen postuan bukatuko ez duela jakitun, Zilarrezko mailako 4. multzoko Collado Villalba taldearen emaitzaren zain gelditu beharko du. Lehen multzoko aurreneko postuan Galiziako Viaxes Amarelle taldeak bukatuko du, 57 punturekin. Galiziarrek joan den asteartean jokatu zuten liga erregularreko azken partida Calceatense taldearen aurka, eta hiruna berdindu zuen. Estanda Ordiziak bihar irabazten badu, 57 puntu lortuko lituzke sailkapenean, baina averagea aurka du. Ordiziak 1-0 irabazi zion Amarelleri Majorin, baina galiziarrek 4-1 irabazi zieten Goierrikoei. Egoera horretan, Collado Villalbak azken jardunaldiko partida ez irabaztea da play-off-etara sailkatzeko duen aukera bakarra, beti ere, biharko partida irabaziko duela kontuan hartuta. Taldea animatzeko deia Emilio Ortiz entrenatzailearen esanetan, biharko partida zaila izango da. Afervenza taldeak partida bakarra galdu du bigarren itzuli osoan, eta sasoiko dabiltza. “Badakit gure neskek duten guztia emango dutela kantxan, bai baitakite denboraldi osoan egindako lana dagoela jokoan biharko partidan”. Hori dela eta, zaleei Majorira hurbiltzeko deia egin die.
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak esku-eskura dauka lehen mailara jauzi egiteko igoera fasea jokatzeko aukera. Emilio Ortizek eta Iñaki Herasek zuzendutako taldeak bihar, hilak 12, jokatuko du liga erregularreko azken partida Majorin (18:00), Galiziako Afervenza taldearen aurka. Ordiziako taldeak partida irabazi beharra dauka, eta liga lehen postuan bukatuko ez duela jakitun, Zilarrezko mailako 4. multzoko Collado Villalba taldearen emaitzaren zain gelditu beharko du.
Lehen multzoko aurreneko postuan Galiziako Viaxes Amarelle taldeak bukatuko du, 57 punturekin. Galiziarrek joan den asteartean jokatu zuten liga erregularreko azken partida Calceatense taldearen aurka, eta hiruna berdindu zuen. Estanda Ordiziak bihar irabazten badu, 57 puntu lortuko lituzke sailkapenean, baina averagea aurka du. Ordiziak 1-0 irabazi zion Amarelleri Majorin, baina galiziarrek 4-1 irabazi zieten Goierrikoei. Egoera horretan, Collado Villalbak azken jardunaldiko partida ez irabaztea da play-off-etara sailkatzeko duen aukera bakarra, beti ere, biharko partida irabaziko duela kontuan hartuta.
Taldea animatzeko deia
Emilio Ortiz entrenatzailearen esanetan, biharko partida zaila izango da. Afervenza taldeak partida bakarra galdu du bigarren itzuli osoan, eta sasoiko dabiltza. “Badakit gure neskek duten guztia emango dutela kantxan, bai baitakite denboraldi osoan egindako lana dagoela jokoan biharko partidan”. Hori dela eta, zaleei Majorira hurbiltzeko deia egin die.














