Galdu arren, egindakoaz harro
Beste batean beharko du. Horixe gaur Valladoliden jokatu den Espainiako finalaren ondoren zaleen ahotan zebilen esana. VRAC Quesos Entrepinares Ampo Ordizia baino hobea izan da gaur Pepe Rojo zelaian, eta merezita irabazi du txapelketa. Bigarren zati bikaina egin dute Gaztelakoek, eta ordiziarrek bigarren zatiko lehen minutuetan entsegua lortu badute ere (partidako bakarra), Quesos sendo aritu da defentsan, eta ez diete utzi Goierrikoei nahi duten jokoa egiten, Axio Araña entrenatzaileak azaldu duenez. 27-10 izan da azken emaitza. Azken minutuetan etsi antzera aritu da Ordizia, eta zaleen aurpegietan ere sumatzen hasi zen tristura, baina partida bukatu bezain pronto jokalariei babesa ematera joatea izan da lehen erreakzioa. Negar malkoak ere ikusi dira, baina zaleek ondo baino hobeto jakin dute animoak ematen.”Aldageletan triste egongo dira, baina segituan pasako zaie. Hau kirola da, eta horrela hartu behar da”, esan du Aitor Araña presidenteak. Lehen harrera 01:00ak aldera Zalez betetako autobusak 21:00ak aldera abiatu dira Valladolidetik, eta 00:30ak aldera iritsiko dira Ordiziara. Jokalariak, berriz, 01:00-01:30ak aldera iritsiko dira, eta zale eta herritarrek orduan egingo diete lehen harrera Frai Andresen. Dantzariak eta bertsolariak zain izango dituzte. Igor Eguren alkateak esan du gaurko partida galdu arren, bai klubak eta baita herriak ere harro egon behar dutela aurten egin [...]
Beste batean beharko du. Horixe gaur Valladoliden jokatu den Espainiako finalaren ondoren zaleen ahotan zebilen esana. VRAC Quesos Entrepinares Ampo Ordizia baino hobea izan da gaur Pepe Rojo zelaian, eta merezita irabazi du txapelketa. Bigarren zati bikaina egin dute Gaztelakoek, eta ordiziarrek bigarren zatiko lehen minutuetan entsegua lortu badute ere (partidako bakarra), Quesos sendo aritu da defentsan, eta ez diete utzi Goierrikoei nahi duten jokoa egiten, Axio Araña entrenatzaileak azaldu duenez. 27-10 izan da azken emaitza.
Azken minutuetan etsi antzera aritu da Ordizia, eta zaleen aurpegietan ere sumatzen hasi zen tristura, baina partida bukatu bezain pronto jokalariei babesa ematera joatea izan da lehen erreakzioa. Negar malkoak ere ikusi dira, baina zaleek ondo baino hobeto jakin dute animoak ematen.”Aldageletan triste egongo dira, baina segituan pasako zaie. Hau kirola da, eta horrela hartu behar da”, esan du Aitor Araña presidenteak.
Lehen harrera 01:00ak aldera
Zalez betetako autobusak 21:00ak aldera abiatu dira Valladolidetik, eta 00:30ak aldera iritsiko dira Ordiziara. Jokalariak, berriz, 01:00-01:30ak aldera iritsiko dira, eta zale eta herritarrek orduan egingo diete lehen harrera Frai Andresen. Dantzariak eta bertsolariak zain izango dituzte. Igor Eguren alkateak esan du gaurko partida galdu arren, bai klubak eta baita herriak ere harro egon behar dutela aurten egin dutenarekin.
Bihar argazki galeria eta bideoak igoko ditugu sarera.













