Alain Gonzalezek irabazi du Loinatz proba
Naturgas taldeko Alain Gonzalezek irabazi du 52. Loinatz proba, zortzi-hamar laguneko tropeltxo batean esprintean nagusi izan eta gero. Taldetxo horretan bigarren Jon Ander Intsausti mutiloarra izan da (Bidelan) eta Lizarte taldeko Victor Manuel Moleon hirugarren. Lehen beasaindarraren saria Gopar Ikolan-Lanaldiko Jon Garmendiak jaso du. Hamarretan abiatuko da proba Beasaindik, eta ordubata izateko minutu gutxi falta zirela iritsi dira lehenengoak helmugara. 22 taldek parte hartu dute proban, eta 121 txirrindulari izan dira denera. Loinatz Txirrindulari elkarteak antolatutako probak 122 kilometro izan ditu. Lehendabizi, Eitzagatik gora Legazpira joan dira txirrindulariak, Mutiloako Lierni gainera gero, eta Beasaindik pasa ondoren, Gabiriatik Atagoitiko gaina igo dute, atzera Lierniko gaina pasa, eta Olaberriatik bueltan itzuli dira Beasainera. Proba erditik aurrera tropeltxo bat ibili da lasterketa buruan, eta horixe izan da Beasaingo helmugara iritsi dena. 23 uztez azpikoentzako Loinatz proba Lehendakari txapelketarako baliagarria da, eta Beasaingo karrerak eman duenarekin, lider aldaketa egon da sailkapenean: Aitor Gonzalez (Debabarrena) da lider berria. SAILKAPENAK Lehen hiru sailkatuak 1. Alain Gonzalez (Naturgas) 2. Jon Ander Intsausti (Bidelan) 3. Victor Manuel Mauleon (Lizarte) Taldekakoa 1. Lizarte Mendikoa 1. Gerardo Rienda (Cafes Baque) Lehen beasaindarra 1. Jon Garmendia (Gopar Ikolan-Lanaldi) Lehendakari txapelketako lider berria 1. Aitor Gonzalez (Debabarrena)
Naturgas taldeko Alain Gonzalezek irabazi du 52. Loinatz proba, zortzi-hamar laguneko tropeltxo batean esprintean nagusi izan eta gero. Taldetxo horretan bigarren Jon Ander Intsausti mutiloarra izan da (Bidelan) eta Lizarte taldeko Victor Manuel Moleon hirugarren. Lehen beasaindarraren saria Gopar Ikolan-Lanaldiko Jon Garmendiak jaso du. Hamarretan abiatuko da proba Beasaindik, eta ordubata izateko minutu gutxi falta zirela iritsi dira lehenengoak helmugara. 22 taldek parte hartu dute proban, eta 121 txirrindulari izan dira denera.
Loinatz Txirrindulari elkarteak antolatutako probak 122 kilometro izan ditu. Lehendabizi, Eitzagatik gora Legazpira joan dira txirrindulariak, Mutiloako Lierni gainera gero, eta Beasaindik pasa ondoren, Gabiriatik Atagoitiko gaina igo dute, atzera Lierniko gaina pasa, eta Olaberriatik bueltan itzuli dira Beasainera. Proba erditik aurrera tropeltxo bat ibili da lasterketa buruan, eta horixe izan da Beasaingo helmugara iritsi dena. 23 uztez azpikoentzako Loinatz proba Lehendakari txapelketarako baliagarria da, eta Beasaingo karrerak eman duenarekin, lider aldaketa egon da sailkapenean: Aitor Gonzalez (Debabarrena) da lider berria.
SAILKAPENAK
Lehen hiru sailkatuak
1. Alain Gonzalez (Naturgas)
2. Jon Ander Intsausti (Bidelan)
3. Victor Manuel Mauleon (Lizarte)
Taldekakoa
1. Lizarte
Mendikoa
1. Gerardo Rienda (Cafes Baque)
Lehen beasaindarra
1. Jon Garmendia (Gopar Ikolan-Lanaldi)
Lehendakari txapelketako lider berria
1. Aitor Gonzalez (Debabarrena)