Auzolanean herriko txokoak txukuntzen ari dira Seguran
Garai batean auzotarrak bideak garbitzen eta elkarri laguntzen aritzen ziren bezala –oraindik ere egiten da hori leku bakan batzuetan– Seguran auzolanean ari da gaur goizean herriko hainbat txoko txukuntzen. 08:30ean 40-50 bat lagun elkartu dira ...
Garai batean auzotarrak bideak garbitzen eta elkarri laguntzen aritzen ziren bezala –oraindik ere egiten da hori leku bakan batzuetan– Seguran auzolanean ari da gaur goizean herriko hainbat txoko txukuntzen. 08:30ean 40-50 bat lagun elkartu dira plazan, eta lanak banatu ondoren, igerilekua itxuratzen eta Goiko Portalaren ondoko aparkalekua txukuntzen ari dira segurarrak.
Igerilekuan egur hesiak eta haiek elkartzeko burdinazko zutoinak txukuntzen ari dira, lijak, barniza eta pintura hartuta. Hortxe ari da jende gehien lanean, giro atseginean. Aparkalekuaren bueltan dagoen harresian, berriz, untza kentzen ari dira, eta harria dena bistan uzten. Beste lagun batzuk herriko seinale eta fatxadak garbitzen ari dira.
Hamaiketako bat eginez borobilduko dute Seguran udalak deitutako auzolan eguna.













