Piztu dute txondorra Zaldibian
Gaur arratsaldean, 19:00ak aldera, piztu dute azken asteetan Zaldibian egiten aritu diren txondorra. Herri giroan piztu gainera, dozenaka zaldibitar plazatik kalejiran joan baitira Ibargungo basoa deitzen zaion eremura. Patxi Iraolak eta Joxe Mari Aranburuk hiruna bertso kantatu ondoren, Xanti Lizarraga Xanti naparra eta haren laguntzaileak txondorra pizten hasi dira. Atzoz geroztik zuten prest txondorra piztu ahal izateko brasa, eta dozena erdi bat palakada bota, tximiniaren goiko muturra zotalez eta orbelez estali ondoren, piztutzat eman du Xanti naparrak txondorra. Tximiniaren bueltan haga batekin zulo txikiak egin dizkio txondorrari, eta bildutako herritarrei hainbat azalpen eman dizkie. Izan ere, orain hogei bat egunean txondorra zaindu egin beharko da, eta dagoeneko herritar batzu-batzuk azaldu dute zaintza lan horietan aritzeko asmoa. 30 tona pago egur erabili dute Zaldibian txondorra egiteko, eta San Joan bezpera ingururako dozena bat tona ikatz izatea espero dute. Txondorra pizteko erabilitako brasarekin egindako saiheskia eta txorizo egosia janez bukatu da gaurko ekitaldia.
Gaur arratsaldean, 19:00ak aldera, piztu dute azken asteetan Zaldibian egiten aritu diren txondorra. Herri giroan piztu gainera, dozenaka zaldibitar plazatik kalejiran joan baitira Ibargungo basoa deitzen zaion eremura. Patxi Iraolak eta Joxe Mari Aranburuk hiruna bertso kantatu ondoren, Xanti Lizarraga Xanti naparra eta haren laguntzaileak txondorra pizten hasi dira. Atzoz geroztik zuten prest txondorra piztu ahal izateko brasa, eta dozena erdi bat palakada bota, tximiniaren goiko muturra zotalez eta orbelez estali ondoren, piztutzat eman du Xanti naparrak txondorra.
Tximiniaren bueltan haga batekin zulo txikiak egin dizkio txondorrari, eta bildutako herritarrei hainbat azalpen eman dizkie. Izan ere, orain hogei bat egunean txondorra zaindu egin beharko da, eta dagoeneko herritar batzu-batzuk azaldu dute zaintza lan horietan aritzeko asmoa. 30 tona pago egur erabili dute Zaldibian txondorra egiteko, eta San Joan bezpera ingururako dozena bat tona ikatz izatea espero dute. Txondorra pizteko erabilitako brasarekin egindako saiheskia eta txorizo egosia janez bukatu da gaurko ekitaldia.