Sukaldiririk onenak, Murumendi elkartekoak
Gaur goiz-eguerdi partean Beasaingo Loinatz plazapean jokatu den elkarteko sukaldaritza txapelketa Murumendi elkarteko ordezkariek irabazi dute. Bi platera prestatu behar zituzten txapelketan parte hartu duten hamar elkarteek (babak urdaiazpikoarekin eta mingaina saltsan), eta bi platerak batuta puntu gehien bildu duen elkartea izan da Murumendi Pelotazale elkartea. Lehenengo plater onenaren saria Bareak Merkatari elkarteak jaso du, eta bigarren plater onenarena Alfil xake elkarteak. Beti-bizi elkarteari egokitu zaio aurten txapelketa antolatzea. Elkarteetako ordezkariak bi platerak prestatzen ari ziren bitartean, asko eta asko izan dira plazapera inguratu diren herritarrak. Sukaldariek txorizo pintxoak eta edaria eskaini diete bertaratu direnei, eta giro jatorrean aritu dira denak. Sariak 13:30ak aldera eman dituzte. Epaimahaiak ordu erdia izango du plater denak dastatzeko. Honako sei sukaldariek osatu dute epaimahaia: Aitor Ruiz (Kikara), Iñigo Sanchez (Batzoki), Iker Markinez (Kuko), Juan Manuel Garmendia (Kattalin), Sole Iparragirre (Castillo) eta Jon Aierbe (Salbatore).
Gaur goiz-eguerdi partean Beasaingo Loinatz plazapean jokatu den elkarteko sukaldaritza txapelketa Murumendi elkarteko ordezkariek irabazi dute. Bi platera prestatu behar zituzten txapelketan parte hartu duten hamar elkarteek (babak urdaiazpikoarekin eta mingaina saltsan), eta bi platerak batuta puntu gehien bildu duen elkartea izan da Murumendi Pelotazale elkartea. Lehenengo plater onenaren saria Bareak Merkatari elkarteak jaso du, eta bigarren plater onenarena Alfil xake elkarteak. Beti-bizi elkarteari egokitu zaio aurten txapelketa antolatzea.
Elkarteetako ordezkariak bi platerak prestatzen ari ziren bitartean, asko eta asko izan dira plazapera inguratu diren herritarrak. Sukaldariek txorizo pintxoak eta edaria eskaini diete bertaratu direnei, eta giro jatorrean aritu dira denak. Sariak 13:30ak aldera eman dituzte. Epaimahaiak ordu erdia izango du plater denak dastatzeko. Honako sei sukaldariek osatu dute epaimahaia: Aitor Ruiz (Kikara), Iñigo Sanchez (Batzoki), Iker Markinez (Kuko), Juan Manuel Garmendia (Kattalin), Sole Iparragirre (Castillo) eta Jon Aierbe (Salbatore).