
Segura irratiko Bixi-Bixi irratsaioan mahainguru berezia egingo dute bihar. Goierriko Hitzako kazetarien kolaborazioaz, Goierriko herri handien eta txikien arteko desberdintasunez hitz egingo dute. Goierriko hiru alkatek hartuko dute parte tertulian:
Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Igor Eguren Ordiziako alkateak eta Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak. Dinamizatzaile lanak Josune Zarandona kazetariak egingo ditu eta saioa Lierni Elortzak gidatuko du.
Segura irratian entzun ahal izateaz gain, Goierriko Hitzak mahaingurua zuzenean eskainiko du, bideoz,
goierri.hitza.eus webgunean. 12:15ean hasiko da eta orduerdi inguruko iraupena izango du.