Haurugby jendetsu eta beroa
Ordiziako Altamiran eta Beasaingo Loinatzen banatuta ari dira jokatzen 20 errugbi talde goizeko 09:00etatik hasita (hamarna talde zelai bakoitzean). Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby Nazioarteko Txapelketaren zortzigarren ekitaldia jokatzen ari dira. Goizean talde denek elkarren aurka jokatu dute, eta arratsaldean, goizeko sailkapenen arabera, txapelketa egingo dute, finala 18:00etan izango delarik. Hego Euskal Herritik 5 talde gerturatu dira, eta Ipar Euskal Herritik eta Frantziako beste zonalde batzuetatik beste 15. Bero dute jolasean egiteko, baina antolatzaileek “beroa egin arren eguzki askorik ez dagoela behintzat” eskertzen dute.
Ordiziako Altamiran eta Beasaingo Loinatzen banatuta ari dira jokatzen 20 errugbi talde goizeko 09:00etatik hasita (hamarna talde zelai bakoitzean). Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby Nazioarteko Txapelketaren zortzigarren ekitaldia jokatzen ari dira. Goizean talde denek elkarren aurka jokatu dute, eta arratsaldean, goizeko sailkapenen arabera, txapelketa egingo dute, finala 18:00etan izango delarik.
Hego Euskal Herritik 5 talde gerturatu dira, eta Ipar Euskal Herritik eta Frantziako beste zonalde batzuetatik beste 15.
Bero dute jolasean egiteko, baina antolatzaileek “beroa egin arren eguzki askorik ez dagoela behintzat” eskertzen dute.