Arratsaldeko 18:00etan hasi da Ordizian lehen aldiz egin den emakumeen lasterketa. Herriko plazatik hasi dira lasterkariak, eta 5 kilometroko ibilbidea egin behar zuten. Ibilbide berean behin baino gehiagotan pasa behar zutenez, udaletxe paretik pasatz...
Ordizia Kirolean ekimenaren barruan, flashmoba egin dute gaur goizean Ordiziako plazan. Neska gazte mordoska bat, banaka, plazako erdigunera inguratzen joan dira, plazako bazter ezberdinetatik sartuz. Behin denak batu direnean koreografia bat egin dute...
Idiazabalgo Kirol Astearen barruan, San Blasetan eguraldi txarragatik eign gabe utzitakoekintzak eta beste zenbait ekintza ari dira egiten. Gaur goizean ume eta helduen txirrindularitza probak izan dira eta une honetan goitibehera txapelketa egiten ari dira. Aurrez izen emanda zeuden zenbait goitibeherek etortzerik izan ez badute ere, 21 goitibehera atera dira guztira: gazteak, helduak, banaka, binaka… eta mota askotako goitibeherak ikusi ahal izan dira: baina patin ezberdinetan bakarrik joan direnak ere. 2009an Espainiako txapeldun izan zen La Gondola goitibeherak ere parte hartu du. Geroxeago Urrezko Aizkora txapelketa, Xabier Aranbururen 188kiloko harria altxatzeko saiakera, herri afaria Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategirekin eta gauean, Sutura eta Nafarroa 1512ren kontzertuak izango dira gaztetxean. Horrez gain, gaur arratsaldean Julen Goia, Ampo-Ordizia errugbi taldeko jokalari idiazabaldarra izendatuko dute Urteko Kirolari, bere taldean egindako denboraldi ona eskertu asmoz. Aratz Urkia Kirol Batzordeko zinegotziaren eskutik jasoko du iznedapena herriko plazan.
Ordiziako Altamiran eta Beasaingo Loinatzen banatuta ari dira jokatzen 20 errugbi talde goizeko 09:00etatik hasita (hamarna talde zelai bakoitzean). Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby Nazioarteko Txapelketaren zortzigarren ekitaldia jokatzen ari dira. Goizean talde denek elkarren aurka jokatu dute, eta arratsaldean, goizeko sailkapenen arabera, txapelketa egingo dute, finala 18:00etan izango delarik. Hego Euskal Herritik 5 talde gerturatu dira, eta Ipar Euskal Herritik eta Frantziako beste zonalde batzuetatik beste 15. Bero dute jolasean egiteko, baina antolatzaileek “beroa egin arren eguzki askorik ez dagoela behintzat” eskertzen dute.