Kirol Astea aurrera doa
Idiazabalgo Kirol Astearen barruan, San Blasetan eguraldi txarragatik eign gabe utzitakoekintzak eta beste zenbait ekintza ari dira egiten. Gaur goizean ume eta helduen txirrindularitza probak izan dira eta une honetan goitibehera txapelketa egiten ari dira. Aurrez izen emanda zeuden zenbait goitibeherek etortzerik izan ez badute ere, 21 goitibehera atera dira guztira: gazteak, helduak, banaka, binaka… eta mota askotako goitibeherak ikusi ahal izan dira: baina patin ezberdinetan bakarrik joan direnak ere. 2009an Espainiako txapeldun izan zen La Gondola goitibeherak ere parte hartu du. Geroxeago Urrezko Aizkora txapelketa, Xabier Aranbururen 188kiloko harria altxatzeko saiakera, herri afaria Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategirekin eta gauean, Sutura eta Nafarroa 1512ren kontzertuak izango dira gaztetxean. Horrez gain, gaur arratsaldean Julen Goia, Ampo-Ordizia errugbi taldeko jokalari idiazabaldarra izendatuko dute Urteko Kirolari, bere taldean egindako denboraldi ona eskertu asmoz. Aratz Urkia Kirol Batzordeko zinegotziaren eskutik jasoko du iznedapena herriko plazan.
Idiazabalgo Kirol Astearen barruan, San Blasetan eguraldi txarragatik eign gabe utzitakoekintzak eta beste zenbait ekintza ari dira egiten. Gaur goizean ume eta helduen txirrindularitza probak izan dira eta une honetan goitibehera txapelketa egiten ari dira. Aurrez izen emanda zeuden zenbait goitibeherek etortzerik izan ez badute ere, 21 goitibehera atera dira guztira: gazteak, helduak, banaka, binaka… eta mota askotako goitibeherak ikusi ahal izan dira: baina patin ezberdinetan bakarrik joan direnak ere. 2009an Espainiako txapeldun izan zen La Gondola goitibeherak ere parte hartu du.
Geroxeago Urrezko Aizkora txapelketa, Xabier Aranbururen 188kiloko harria altxatzeko saiakera, herri afaria Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategirekin eta gauean, Sutura eta Nafarroa 1512ren kontzertuak izango dira gaztetxean. Horrez gain, gaur arratsaldean Julen Goia, Ampo-Ordizia errugbi taldeko jokalari idiazabaldarra izendatuko dute Urteko Kirolari, bere taldean egindako denboraldi ona eskertu asmoz. Aratz Urkia Kirol Batzordeko zinegotziaren eskutik jasoko du iznedapena herriko plazan.


