Maria Ibañez, Emakumeen I. lasterketaren irabazlea
Maria Ibañez gaintzarra izan da Ordizian aurrenekoz antolatu duten Emakumeen lasterketaren irabazlea. Denera 30 emakumek parte hartu zuten lasterketa horretan, eta batek ez beste guztiek lortu zuten lasterketa amaitzea. Ibañezek 18 minutu eta 25 segundu behar izan zituen bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Bigarren, Lasarteko Nieves Civico sailkatu zen(18’57”) eta hirugarren herri bereko Karmen Gomez (21’53”). Ordizian Kirolean III. asteko ekimenik nabarmenena izan zen hori, baina larunbata bete-betea izan zen Ordizian. Goizean haurren moto txapelketa izan zen, Maite Franko ipuin kontalaria ere bai, eta arratsaldean, lasterketaren ondoren, gimnasia erakustaldia eta emakume kirolariei egindako omenaldia ere izan zen. Omenduen artean zeuden Ana eta Irene Usabiaga ahizpa txirrindulariak, Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea, eta Ordiziako atletismoko nesken taldea ere bai. Ekimenari buruzko informazio gehiago eta argazkiak hemen lor daiteke.
Maria Ibañez gaintzarra izan da Ordizian aurrenekoz antolatu duten Emakumeen lasterketaren irabazlea. Denera 30 emakumek parte hartu zuten lasterketa horretan, eta batek ez beste guztiek lortu zuten lasterketa amaitzea. Ibañezek 18 minutu eta 25 segundu behar izan zituen bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Bigarren, Lasarteko Nieves Civico sailkatu zen(18’57”) eta hirugarren herri bereko Karmen Gomez (21’53”).
Ordizian Kirolean III. asteko ekimenik nabarmenena izan zen hori, baina larunbata bete-betea izan zen Ordizian. Goizean haurren moto txapelketa izan zen, Maite Franko ipuin kontalaria ere bai, eta arratsaldean, lasterketaren ondoren, gimnasia erakustaldia eta emakume kirolariei egindako omenaldia ere izan zen. Omenduen artean zeuden Ana eta Irene Usabiaga ahizpa txirrindulariak, Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea, eta Ordiziako atletismoko nesken taldea ere bai.
Ekimenari buruzko informazio gehiago eta argazkiak hemen lor daiteke.