Aralarko saroiak ikusteko ibilaldi gidatua dago etzi
Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du etziko, larunbata, ekainak 9. Aralarko saroiak edo kortak ikustera joateko aukera dago, adituen azalpenak entzunez. 09:00etan Lizarrustiko parketxean edo 10:30ean Enirio-Aralar mankomuni...
Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du etziko, larunbata, ekainak 9. Aralarko saroiak edo kortak ikustera joateko aukera dago, adituen azalpenak entzunez. 09:00etan Lizarrustiko parketxean edo 10:30ean Enirio-Aralar mankomunitateko mugako langan (Errekabeltzen) egon behar dute interesatuek. Doan da; 13:30ean bukatuko da, 15:00etan Lizarrustin bueltan. Saroien egituraketa (erdian haustarria dute), funtzioa, megalitoekin duten lotura, eta kokalekuak ikusiko dituzte.