Itsasondo eta Legorreta arteko bidea ekain osoan ere itxita egongo da
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuenez, Itsasondo eta Legorreta arteko errepide zaharra (Gi-2131) ekainaren bukaerara arte itxita jarraituko du. Apirilaren bukaeran luizia etorri zen 2. kilometro puntuan. «Hasieran lan batzuk aurreikusi zire...
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuenez, Itsasondo eta Legorreta arteko errepide zaharra (Gi-2131) ekainaren bukaerara arte itxita jarraituko du. Apirilaren bukaeran luizia etorri zen 2. kilometro puntuan. «Hasieran lan batzuk aurreikusi ziren, baina ezponda nola zegoen ikusita, beste lan batzuk egingo dira, eta epea luzatu da», dio aldundiak. Murkoa egonkortzeko lanek «beste hiru aste» iraungo dutela kalkulatu dute.