Tomas Urzainkik hitzaldia egingo du gaur Ordizian
Nafarroako historiari buruzko hainbat lan egin dituen Tomas Urzainki historialariak Nafarroako konkistaren jarraipena izeneko hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Nafarroa Bizirik eta Jentilbaratza 1512-2012 elkarteek antolatu dute hitzaldia. Bestalde, datorren larunbatean, hilak 16, martxa nazionala izango da Iruñean, eta hara joateko autobusa antolatu dute Ordizian. Pottokan, Herrikoan, Orlegin eta Kirkilen eman behar da autobuserako izena. Arboladitik abiatuko da autobusa larunbatean bertan, 09:00etan.
Nafarroako historiari buruzko hainbat lan egin dituen Tomas Urzainki historialariak Nafarroako konkistaren jarraipena izeneko hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Nafarroa Bizirik eta Jentilbaratza 1512-2012 elkarteek antolatu dute hitzaldia.
Bestalde, datorren larunbatean, hilak 16, martxa nazionala izango da Iruñean, eta hara joateko autobusa antolatu dute Ordizian. Pottokan, Herrikoan, Orlegin eta Kirkilen eman behar da autobuserako izena. Arboladitik abiatuko da autobusa larunbatean bertan, 09:00etan.