Asteazkeneko mahai ingurua zuzenean ikusi ahal izango da goierri.hitza.eus webgunean
Asteazkenean hondakinen kudeaketari buruzko mahai ingurua antolatu dute Ormaiztegin Goierriko Hitzak eta GoiBerrik.19:00etan emango diote tertuliari hasiera eta eztabaida Ormaiztegiko kultur etxean egingo badute ere, goierri.hitza.eus webgunean zuzenean ikusi ahal izango da. Lau alderdi politikotako ordezkariak izango dira bertan: Aser Lertxundi (Aralar), Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ), Mikel Serrano (PSE-EE) eta Juan Karlos Alduntzin (Bildu).
Eztabaida Xabier Urteaga kazetariak gidatuko du.
Irakurri gaiari lotutako albisteak Goierriko Hitzan













