Hamar ibilbide Goierrin barrena
Produktu turistiko berri bat jarri du goierritar eta turisten eskura Goiturrek, Goierriko senderismo mapa berria. Familian, lagun artean edo etapetan egin daitezkeen hamar ibilbide bildu ditu Goiturrek, informazioa «modu zehatz eta praktikoan» ematen duen mapa batean. Goierri da bi natur parke dituen Euskal Herriko bailara bakarra, eta eskaintza hori begi kolpe batean ikusarazi eta ezagutarazi nahi izan du Goiturrek produktu horrekin. Igor Eguren Ordiziako alkate eta Goiturreko lehendariak, eta Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak aurkeztu zuten atzo mapa berria Oiangu parkean. Maparen helburua «bisitariei bidea erraztea» da, Egurenen esanetan. «Goierrira bisitan datozenei, eta baita bertakoei ere, proposamen jakinak helaraztea da asmoa, inguruan dauzkagun txoko hauek ezagutzera emateko». Jendearen nahietara egokitua Osinalderen esanetan, ostatuetara, jatetxeetara eta turismo bulegoetara etortzen den jendeak dituen nahietara egokitutako mapa egin dute. «Oporraldiak egiteko modua aldatu egin da. Gipuzkoara bi egunetarako etortzen bada bisitaria, zerbait zehatza nahi du, etorri, ibilbidea egin eta joateko». Aralar mitologiarekin lotzen delako sartu dute Barandiaranekin lotura duen Sara ibilbidea, eta Aratz-Aizkorrik historiarekin eta kondairarekin duen lotura islatzeko San Adriango ibilbidea txertatu dute, besteak beste. Mendiarekin gozatu nahi dutenek, berriz, Zegama-Aizkorriko ibilbidea eta Ehunmilietako eta G2Handietako ibilbideak dituzte aukeran, eta baita bost etapetan egin daitekeen Gaztaren ibilbidea ere. «Ibilbide honi tratamendu berezia emango [...]
Igor Eguren Ordiziako alkate eta Goiturreko lehendariak, eta Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak aurkeztu zuten atzo mapa berria Oiangu parkean. Maparen helburua «bisitariei bidea erraztea» da, Egurenen esanetan. «Goierrira bisitan datozenei, eta baita bertakoei ere, proposamen jakinak helaraztea da asmoa, inguruan dauzkagun txoko hauek ezagutzera emateko».
Jendearen nahietara egokitua
Osinalderen esanetan, ostatuetara, jatetxeetara eta turismo bulegoetara etortzen den jendeak dituen nahietara egokitutako mapa egin dute. «Oporraldiak egiteko modua aldatu egin da. Gipuzkoara bi egunetarako etortzen bada bisitaria, zerbait zehatza nahi du, etorri, ibilbidea egin eta joateko». Aralar mitologiarekin lotzen delako sartu dute Barandiaranekin lotura duen Sara ibilbidea, eta Aratz-Aizkorrik historiarekin eta kondairarekin duen lotura islatzeko San Adriango ibilbidea txertatu dute, besteak beste.
Mendiarekin gozatu nahi dutenek, berriz, Zegama-Aizkorriko ibilbidea eta Ehunmilietako eta G2Handietako ibilbideak dituzte aukeran, eta baita bost etapetan egin daitekeen Gaztaren ibilbidea ere. «Ibilbide honi tratamendu berezia emango zaio, eta enpresa batekin egin ahal izango da». Mapa berriaren 8.000 ale kaleratu ditu Goiturrek, eta Goierriko turismo bulego guztietan lortu ahalko dira. Datorren ostegunean gastronomia gida aurkeztuko dute.
Hamar ibilbideak
Familian egitekoak
Murgizelai (Zegama). Luzera: 1,5 km. Desnibela: 80 metro. Denbora: 20 minutu.
San Adriango tunela (Zegama). Luzera: 3,8 km. Desnibela: 350 metro. Denbora: bi ordu.
Aizpeako meategia (Zerain). Luzera: 7,1 km. Desnibela: 208 metro. Denbora: bi ordu eta erdi.
Lareo ibilbidea (Ataun). Luzera: 6,8 km. Desnibela: 165 metro. Denbora: bi ordu eta hamar minutu.
Sara ibilbidea (Ataun). Luzera: 9,2 km. Desnibela: 123 metro. Denbora: Hiru ordu.
Amundarain erreka ibilbidea (Zaldibia). Luzera: 7,4 km. Desnibela: 120 metro. Denbora: Bi ordu eta 50 minutu.
Bide berdea (Mutiloa-Ormaiztegi). Luzera: 6,3 km. Desnib.: 95 metro. Denbora: Bi ordu.
Etapetan egitekoak
Zegama-Aizkorri maratoia . Luzera: 42 km. Desnibela: 5.472 metro. Denbora: 16 ordu.
Gaztaren ibilbidea . Luzera: 95,7 km. Desnibela: 3.900 metro. Denbora: 34 ordu.
Ehunmiliak-G2Handiak . Luzera: 168/88 km. Desnibela: 11.000/6.000 metro. Denbora: 53 ordu/27 ordu.














