Aurten ez da Armen Alarderik egingo Legazpin neurriak zorroztu baitituzte
Aurten ez da Legazpin San Joan Bezperako Armen Alardea egingo. 1994az geroztik, urtero egin da alardea, herritar talde baten eta udalaren ekimenez. Gobernu Ordezkaritzak, ordea, suzko armak erabiltzen diren edozein ekintza aurrera eramateko araudia zorroztu du iaz Hondarribian gertatutako heriotza dela eta. Araudi berria martxoan jarri zen indarrean, eta horren arabera, eskopetekin atera behar duen guztiak arma lizentzia izan beharko du ezinbestean. Legazpin, azken urteetan alardean atera direnen herenak soilik du aipatutako lizentzia. Udalak esan duenez «aukera ezberdinak aztertu» dituzte, baina azkenean aurtengo bertan behera uztea erabaki dute.
Araudi berria martxoan jarri zen indarrean, eta horren arabera, eskopetekin atera behar duen guztiak arma lizentzia izan beharko du ezinbestean. Legazpin, azken urteetan alardean atera direnen herenak soilik du aipatutako lizentzia. Udalak esan duenez «aukera ezberdinak aztertu» dituzte, baina azkenean aurtengo bertan behera uztea erabaki dute.













