2012/6/18

Conquis Tourreko kideak Ordizian izango dira asteazkenean

ETB2ko Conquistador del fin del mundo-ko hainbat parte hartzaile herriz herri egiten ari diren Conquis Tour saioko kideak Ordizian izango dira asteazkenean. Ordizia Rugby Elkarteko kideen aurka neurtuko dituzte indarrak. 12:00etan taldekako proba eging...

Ordiziako Hitza

Ormaiztegin asteburu solidario bete-betea izan dute

Asteburu bete-betea izan dute Ormaiztegin. Egindako ekintza guztietan jendeak partehartze handia izan du. Ostiral arratsaldean Guraso Elkartekoen laguntzaz patata tortila pintxoak egin eta eraman ziren Ormaiztegiko plazara. Jende askok parte hartu zue...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Legealdiko planaren inkesta betetzeko epea ekainaren 22ra arte luzatu dute

Beasaingo Udalak parte hartze prozesu bat martxan jarri zuen duela aste batzuk, legealdiko plana osatzeko asmoarekin. Prozesu horren baitan, galdetegi bat banatu dute etxez etxe. Inkesta horrek izan duen «arrakasta» ikusita, galdetegiak jasotzeko...

Beasaingo Hitza

Aurten ez da Armen Alarderik egingo Legazpin neurriak zorroztu baitituzte

Aurten ez da Legazpin San Joan Bezperako Armen Alardea egingo. 1994az geroztik, urtero egin da alardea, herritar talde baten eta udalaren ekimenez. Gobernu Ordezkaritzak, ordea, suzko armak erabiltzen diren edozein ekintza aurrera eramateko araudia zorroztu du iaz Hondarribian gertatutako heriotza dela eta. Araudi berria martxoan jarri zen indarrean, eta horren arabera, eskopetekin atera behar duen guztiak arma lizentzia izan beharko du ezinbestean. Legazpin, azken urteetan alardean atera direnen herenak soilik du aipatutako lizentzia. Udalak esan duenez «aukera ezberdinak aztertu» dituzte, baina azkenean aurtengo bertan behera uztea erabaki dute.

Goierriko Hitza

Amaia Agirrek hitz-tailerra egingo du bihar, Igartzan

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, Amaia Agirre bertsolariak hitz-tailerra egingo du asteartean, Beasainen. Ekimen horren helburua, «jolasen bitartez errimak lantzea eta hitzen bitartez ondo pasatzea» da. Euskara ikasleei ez ezik, ...

Beasaingo Hitza

Ekin Raid Ternua taldea Euskal Herriko txapelketako hirugarren kanporaketan

Lizarran jokatu da proba asteburuan; nesken taldeak lehenengo amaitu zuen, mistoak bederatzigarren

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Orio eta Urretxu finalera zuzenean

Oriok Barrenkaleko probalekuko errekorra haustea lortu zen 49 plazako marka eginda; azken errekorra iaz egin zuten 48 plazarekin.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ziklomotorren azterketa egin ahalko da Beasainen

Ordiziako Udalak jakinarazi duenez, Irungo IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoko kideak Beasainen izango dira uztailaren 10 eta 11n ziklomotor ibilgailuen azterketak egiten. Txanda hartzeko 943 62 63 00 zenbakira deitu behar da.

Ordiziako Hitza

Musika eskolakoek bihar egingo dute kurtso bukaerako kontzertua

Ordiziako Musika Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako kontzertua egingo dute bihar Herri Antzokian, 18:30ean hasita. Hainbat adinetako ikasleek urtean zehar ikasitakoa erakutsiko diete biltzen diren guztiei. Horren aurretik, 18:15ean, Beti Argi musika...

Ordiziako Hitza

Seirak futbol taldeko neskek Argixaon jokatu dute, aspaldiko partez

Zumarraga-Urretxuko emakumezkoen futbol taldea sortu zutela 25 urte bete dira eta ospatu egin dute jokalari ohiek

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Loinazko San Martin bigarreneko errepika bideoan jaso du Areantzak

Areantza kanpaijole eskolako kideek, Loinazko San Martin bigarreneko errepika bideoan jaso dute. Beasaingo jaien barruan egiten den ekitaldi horretan, elizako sei kanpaiak batera jotzen dituzte, eta dantzariek ere, kanpaien eta txistularien doinuekin ...

Beasaingo Hitza

Euskal Herrian Euskaraz taldearen kanpainak 150 atxikimendu jaso ditu

Administrazio publikoko oposizioak direla eta, Beasaingo Euskal Herrian Euskaraz taldeak hainbat ekimen bultzatu ditu pasa den astean. Batetik, Beasaingo eta Ordiziako azoketan 500 eskuorri banatu dituzte, oposizioetako «iruzurra» salatuz. Bestalde, Euskaraz bizi nahi dugulako, mendiku euskaldunak! lemapean, 150 herritarren sinadurak jaso dituzte. Azkenik, ostiral arratsaldean, elkarretaratzea egin zuten Beasaingo anbulatorio parean, administrazioan ere, euskararen erabilera aldarrikatzeko. Beasaingo EHEk esker ona agertu die babesa agertu dieten guztiei. ehe

Beasaingo Hitza

Paul Iruretagoiena Euskal Herriko bertsolari txapeldun gaztetxoetan, eta Gema Urteaga txapeldunorde gazteetan

Paul Iruretagoiena ataundarrak irabazi du Euskal Herriko 24. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, 14 urte artekoen mailan. Larunbat goizean jokatu zen gaztetxoen finala Aguraingo (Araba) Harresi aretoan, sei euskal herrialdetako hamabi bertsolarirekin, Naroa Sasietaren gidaritzapean. Iruretagoiena zen maila horretan ordezkari goierritar bakarra; “saio ederra” egin zuen, “hasieratik bukaerara” entzuten izan zirenen iritzian. “Bakarka saio politak eskaini zituen eta ofiziotan ere ederki jarraitzen zuen lagunaren haria”. Sei laguneko galbahean aise pasatu zen aurrera, baita Gipuzkoako txapelketan Goierri-Ordizia taldean parte hartu zuen Maddi Etxeberria larrauldarra ere. Iruretagoiena izendatu zuten txapeldun, eta Txaber Altube abadiñoarra txapeldunorde. Iazko txapelketako postuak trukatu zituzten biek. Helduen mailan (15-18 urte) Gema Urteaga beasaindarra zen partaide, Gipuzkoaren bi ordezkarietako bat, eta goierritar bakarra. Txapeldunorde geratu da, Maddi Sarasua itsasuarraren ondoren. Ofiziotan, amari botatako bertsoak “bikainak” izan ziren.

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa