Conquis Tourreko kideak Ordizian izango dira asteazkenean
ETB2ko Conquistador del fin del mundo-ko hainbat parte hartzaile herriz herri egiten ari diren Conquis Tour saioko kideak Ordizian izango dira asteazkenean. Ordizia Rugby Elkarteko kideen aurka neurtuko dituzte indarrak. 12:00etan taldekako proba eging...
ETB2ko Conquistador del fin del mundo-ko hainbat parte hartzaile herriz herri egiten ari diren Conquis Tour saioko kideak Ordizian izango dira asteazkenean. Ordizia Rugby Elkarteko kideen aurka neurtuko dituzte indarrak. 12:00etan taldekako proba egingo dute Joxemiel Barandiaran plazan, eta 17:00etan bakarkako lehia izango da Plaza Nagusian. Asteazkena izanda, Pintxo Tourra egingo dute ondoren, pintxo-poteoarekin bat eginez. Ordiziako ostalarien, Ordizian elkartearen eta Ordizia Rugby Elkartearen ekimenez izango dira Ordizian Conquis Tour saioko kideak.