Euskal Herrian Euskaraz taldearen kanpainak 150 atxikimendu jaso ditu
Administrazio publikoko oposizioak direla eta, Beasaingo Euskal Herrian Euskaraz taldeak hainbat ekimen bultzatu ditu pasa den astean. Batetik, Beasaingo eta Ordiziako azoketan 500 eskuorri banatu dituzte, oposizioetako «iruzurra» salatuz. Bestalde, Euskaraz bizi nahi dugulako, mendiku euskaldunak! lemapean, 150 herritarren sinadurak jaso dituzte. Azkenik, ostiral arratsaldean, elkarretaratzea egin zuten Beasaingo anbulatorio parean, administrazioan ere, euskararen erabilera aldarrikatzeko. Beasaingo EHEk esker ona agertu die babesa agertu dieten guztiei. ehe