Legealdiko planaren inkesta betetzeko epea ekainaren 22ra arte luzatu dute
Beasaingo Udalak parte hartze prozesu bat martxan jarri zuen duela aste batzuk, legealdiko plana osatzeko asmoarekin. Prozesu horren baitan, galdetegi bat banatu dute etxez etxe. Inkesta horrek izan duen «arrakasta» ikusita, galdetegiak jasotzeko...
Beasaingo Udalak parte hartze prozesu bat martxan jarri zuen duela aste batzuk, legealdiko plana osatzeko asmoarekin. Prozesu horren baitan, galdetegi bat banatu dute etxez etxe. Inkesta horrek izan duen «arrakasta» ikusita, galdetegiak jasotzeko epea astebete atzeratzea erabaki dute, ekaianaren 22ra arte. «Etxe bakoitzean galdetegi bakarra banatu dugula eta herritarrek galdetegi gehiago eskatu dituztela» kontuan izanda hartu dute erabakia.












