Ormaiztegin asteburu solidario bete-betea izan dute
Asteburu bete-betea izan dute Ormaiztegin. Egindako ekintza guztietan jendeak partehartze handia izan du. Ostiral arratsaldean Guraso Elkartekoen laguntzaz patata tortila pintxoak egin eta eraman ziren Ormaiztegiko plazara. Jende askok parte hartu zue...
Asteburu bete-betea izan dute Ormaiztegin. Egindako ekintza guztietan jendeak partehartze handia izan du.
Ostiral arratsaldean Guraso Elkartekoen laguntzaz patata tortila pintxoak egin eta eraman ziren Ormaiztegiko plazara. Jende askok parte hartu zuen lan horiek egiten, eta baita tortilak sldu eta erosteko garaian ere. Lodosako Ikastolako kamiseta batzuk ere saldu zituzten Guraso Elkartekoen laguntzaz. Patata tortila pintxoekin eta kamixeten salmentarekin lortutako diru guztia Lodosako Ikastolara bidaliko dute, bizi duten egoerari aurre egin eta dituzten beharrak hasetzeko. Behin tripa beteta, Ezkio-Itsasoko eta Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzek kontzertua eskeini zuten Ander Deunaren elizan, ahotik ezezik, belarrietatik ere gozatzeko.
Larunbat gauean ere izan zuten zertaz gozatua ormaiztegiarrek. Endika Igartzabal eta Gorka Maiz bertsolariak eta Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilari gabiriarrak izan zituzten giroa alaitzen bertso txotx afarian. Sagardoa nahi adina edan ahal izan zuten txotxetik, eta giro paregabea sortu zen. Jende askok parte hartu zuen afarian: 180tike zeuden salgai, eta guztiak agortu ziren.
Ekintza hau antoltzen Barduliarrak eta Basotxulo elkarteko kideak aritu ziren. Afarian ateratako dirua ere Lodosako Ikastolako arazo ekonomikoei aurre egiten laguntzeko bidaliko da.
Igandean berriz Igartza arku tiraketa taldearen erakustaldia izan zen Zubipe kiroldegian.
Ekain Kulturalaren barruan, bihar Txindata Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskeiniko dute eliz atarian.
.













