Paul Iruretagoiena Euskal Herriko bertsolari txapeldun gaztetxoetan, eta Gema Urteaga txapeldunorde gazteetan
Paul Iruretagoiena ataundarrak irabazi du Euskal Herriko 24. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, 14 urte artekoen mailan. Larunbat goizean jokatu zen gaztetxoen finala Aguraingo (Araba) Harresi aretoan, sei euskal herrialdetako hamabi bertsolarirekin, Naroa Sasietaren gidaritzapean. Iruretagoiena zen maila horretan ordezkari goierritar bakarra; “saio ederra” egin zuen, “hasieratik bukaerara” entzuten izan zirenen iritzian. “Bakarka saio politak eskaini zituen eta ofiziotan ere ederki jarraitzen zuen lagunaren haria”. Sei laguneko galbahean aise pasatu zen aurrera, baita Gipuzkoako txapelketan Goierri-Ordizia taldean parte hartu zuen Maddi Etxeberria larrauldarra ere. Iruretagoiena izendatu zuten txapeldun, eta Txaber Altube abadiñoarra txapeldunorde. Iazko txapelketako postuak trukatu zituzten biek. Helduen mailan (15-18 urte) Gema Urteaga beasaindarra zen partaide, Gipuzkoaren bi ordezkarietako bat, eta goierritar bakarra. Txapeldunorde geratu da, Maddi Sarasua itsasuarraren ondoren. Ofiziotan, amari botatako bertsoak “bikainak” izan ziren.
Paul Iruretagoiena ataundarrak irabazi du Euskal Herriko 24. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, 14 urte artekoen mailan. Larunbat goizean jokatu zen gaztetxoen finala Aguraingo (Araba) Harresi aretoan, sei euskal herrialdetako hamabi bertsolarirekin, Naroa Sasietaren gidaritzapean. Iruretagoiena zen maila horretan ordezkari goierritar bakarra; “saio ederra” egin zuen, “hasieratik bukaerara” entzuten izan zirenen iritzian. “Bakarka saio politak eskaini zituen eta ofiziotan ere ederki jarraitzen zuen lagunaren haria”. Sei laguneko galbahean aise pasatu zen aurrera, baita Gipuzkoako txapelketan Goierri-Ordizia taldean parte hartu zuen Maddi Etxeberria larrauldarra ere.

Paul Iruretagoiena ataundarra, Euskal Herriko eskolarteko txapelduna haurretan, azken agurra kantatzen. Arg.: Gorka Azkarate
Iruretagoiena izendatu zuten txapeldun, eta Txaber Altube abadiñoarra txapeldunorde. Iazko txapelketako postuak trukatu zituzten biek.
Helduen mailan (15-18 urte) Gema Urteaga beasaindarra zen partaide, Gipuzkoaren bi ordezkarietako bat, eta goierritar bakarra. Txapeldunorde geratu da, Maddi Sarasua itsasuarraren ondoren. Ofiziotan, amari botatako bertsoak “bikainak” izan ziren.

Gema Urteaga beasaindarra, helduen mailan (15-18 urte) txapeldunorde. Arg.: Gorka Azkarate












