Aitchau billabonarrak irabazi du Txindokin
Hassan Aitchau billabonarrak irabazi zuen, herenegun, hirugarren Txindoki Bertikala korrika proba. Erlojupean eta irteera marratik bakarka abiatuta, 35 minutuan justuan osatu zuen ibilbidea, Larraizko langatik Larrunarriko tontorrera. Iñigo Lariz elgo...
Hassan Aitchau billabonarrak irabazi zuen, herenegun, hirugarren Txindoki Bertikala korrika proba. Erlojupean eta irteera marratik bakarka abiatuta, 35 minutuan justuan osatu zuen ibilbidea, Larraizko langatik Larrunarriko tontorrera.
Iñigo Lariz elgoibartarrak egin du bigarren, Aitchauk baino 32 segundo gehiagoan. Mikel Beuntza ultzamarra igo zen podiumeko hirugarren koskara, 36:02 minutuko denborarekin.
Aitchaou zen faborito nagusia, eta ez du hutsik egin. Didier Zago frantziarraren esku dagoen errekorra gainditzerik ez zuen lortu.
Nesketan Maud Conbarieu urruñarrak irabazi zuen (42:55). Hark ere ezin izan zuen Ana Conderen marka hobetu. Bigarren, Aitziber Ibarbia izan zen (43:15), igoera betikaletan lehen aldia zuen zizurkildarra. Hirugarren Montse Vazquez bilbotarrak egin zuen (43:44).
Goierritarrei dagokienez, bailarako aurrenekoa Anartz Etxeberria idiazabaldarra izan zen, 8. postuan (37:15). Nesketan, lehen goierritarra Elena Calvillo beasaindarra da (45:07). Denera 156 korrikalarik bukatu zuten proba.
Sailkapen osoa, hemen.













