
3x3 saskibaloi txapelketa egin da asteburuan gutxitasun fisikoa duten pertsonak integratzeko helburuz

IEP! Idiazabalgo Euskara Planak Kilo Bat Alberjinia lehiaketa antolatu du herriko denda, ile-apaindegi eta tabernetako bezeroen hizkuntza ohituretan eragiten jarraitzeko asmoz. Non eros daiteke produktu hau? galderari erantzun beharko zaie 53 koadrotx...

Hitano barnetegia antolatu dute, lehenbiziko aldiz, euskara irakaskel batzuek aurtengo udarako. Ataunen izango da estreinaldia, Lizarrustiko parketxean, uztailaren 16tik 21era. Sei egunetan eskolek, irteerek eta mintzapraktikek osatuko dute egitaraua, ...

Legazpiko Doinua Musika eskolako ikasleek hainbat kontzertu eskainiko dituzte ekainean zehar, ikasturte amaierarekin bat eginez. Pasa den ekainaren 6an ekin zioten kontzertu sortari, eta datorren ekainaren 25era arte luzatuko dira emanaldiak. Taula gai...

Beasaingo Aterpe tabernak Oaia Perurena Berako (Nafarroa) artistaren lanak jarri ditu ikusgai. Itsasoari begira izenburupean, toki ezberdinetako paisaiak eta ikusmirak biltzen ditu, hala nola Jaizkibel, Ipar Euskal Herria eta Galiziakoak. Denen arteko ...

Ordiziaren beharrak zehaztuko dituen plan estrategiko bat diseinatzeko eskaera egin dio Iñaki Dubreuil PSE-EEren Ordiziako zinegotziak udalari, prentsa ohar bidez. Udal gobernuak –Bilduk du gehiengoa– «urtebete geldituta» daramala uste du Dubreuilek, eta «lanean hasteko garaia» dela gogorarazi die. Urtebete da oraintxe Bilduk Ordiziako alkatetza hartu zuenetik, eta PSE-EEren iritziz, «ezin okerragoa» izan da agintaldiko lehen urtea. «Okerrena da beste hiru urte geratzen direla. Ezinbestekoa da herriaren beharrak eta lehentasunak zehaztuko dituen programa bat egitea, eta bide batez norabide jakin bat zehazten hastea ere». «Lana sustatzeko planik ez» PSE-EEren lehentasuna lanpostuak sortzea, ekonomia biziberritzea eta komertzioa dinamizatzea dira, Dubreuilek esan duenez, eta udalari kritika egin dio esanez martxan jarritako plan bakarra Eusko Jaurlaritzak Lanbideri eskaintzen dion 4.000 Planaren bidez hamasei langabetu kontratatzea izan dela. «Bilduk ez du jaso aurrekontuetan lana eta ekonomia sustatzeko planik, ezta langabeziaren aurkako planik ere». Horrez gain, Bilduri «koherentzia eza» ere egotzi dio, udaletik kanpo edo agintean daudenean «irizpide ezberdinak» erabiltzen dituztela salatuz. «Beste alderdiek konfiantzazko norbait kontratatzen genuenean erabat deitoragarria zen, eta orain batere lotsagorritu gabe liberatzen dute zinegotzi bat eta Majorirako aholkulari bat». Udalak atez ateko bilketa sistema ezartzeko duen asmoa ere kritikatu du Dubreuilek.

Joan den astean jarri zituen Sasietako Mankomunitateak Ordizian hondakin organikoak bildu ahal izateko poltsa konpostagarriak banatzeko bi makina martxan, eta astebeteren bueltan, 25 bat herritar ari dira egunero-egunero poltsa horien bila joaten. Enrike Enparantza Sasietako teknikariak adierazi duenez, udaletxeko arkupeetan jarritako makinara jo izan dute herritar gehienek, eta zertxobait gutxixeago Majorin jarritako makinara. Aurreko asteazken-ostegun bitartean jaso zituzten Ordizian Correos bidez poltsa horiek jaso ahal izateko txartel pertsonalizatuak. Ordizian 1.944 etxebizitzek egin dute txartela jasotzeko eskaria –Ordiziako etxebizitzen %52–. Berrogei poltsako sorta hartu ahal izateko nahikoa da txartela makinak duen sentsore batera gerturatzearekin, eta aldi berean, pantailan ikusi ahalko da noiz har daitekeen hurrengo poltsa sorta. Normalean 10 astean behin joan behar da poltsak jasotzera, ikusita jende gehienak astean bi-hirutan jaisten duela organikoa. Herritar gehiago organikoa biltzeko asmoz Poltsa konpostagarrien makinek harrera ona izan dutenik ezin uka, eta Enparantzak nabarmendu du makinak martxan daudenetik ordiziar asko Sasietara deitzen ari direla materia organikoa biltzen hasi nahi dutela eta zer egin behar duten galdetuz. Bai Sasietako eta baita Ordiziako Udalak ere, eskerrak eman nahi dizkie Goienetxe Fundazioaren Garaguneari (Gureak taldea), azkeneko hilabete hauetan eskainitako laguntzarengatik. Goienetxekoak poltsak banatzen aritu dira, alta berriak egiten ere bai, eta baita informazioa ematen ere. Aurrerantzean alta [...]

Dagoeneko erabakita daude Ordiziako Kuadrilla arteko 33, Futbol Txapelketaren finalerdietara sailkatu diren lau taldeen izenak: Per la Forza, Downtown, Zerdiau eta Rockus. Per La Forzak Kozen kanporatu du final laurdenetan (2-1 eta 3-1 izan dira bi par...

Zumarragako tiro zelaian Iberiako Torneoa jokatuko dute ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean; 100 tiratzaile inguruk parte hartuko du

Legazpiko D-Pintxos taldeak bere lehenengo diskoaren grabaketa hasiko du datorren ekainaren 25ean. Mutrikuko Ame grabazio-estudioan egingo dute, eta hamabost egunez luzatuko da. D-Pintxos taldea orain hiru urte sortu zen Iker Azpeitiaren eta Iker Otegiren ekimenez. Koadrilako lagunak dira biak eta aspaldiko ideia gorpuzteko erabakia hartu zuten orduan. Behin zein musika mota landu nahi zuten zehaztuta, taldea osatzeko jende bila hasi ziren. Gaur egun, zazpi kidek osatzen dute D-Pintxos: Iñaki Ormazabal (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria), Iñigo Caballero (gitarra) eta Iker Azpeitia (gitarra). «Otegik orain urte eta erdi utzi zuen taldea», zehaztu du Azpeitiak, «eta Caballero sartu zen bere ordez». Punk-rock musika egiten du taldeak, tronpeta eta tronboiarekin nahastuta, «metal puntua du egiten dugun musikak», dio Azpeitiak. Sorkuntza lana guztien artean egiten dute, «norbaitek ideia bat ekarri eta guztion artean ateratzen dugu melodia. Lehenengo musika lantzen dugu, eta gero letra». Grabaketa Ame estudioan Gaur egungo gizartearen inguruan pentsatzen dutena adierazteko modua da taldearentzat abestiak sortzea. «Garoñako zentral nuklearra, Saharako egoera, euskara edo maitasuna» dira, Azpeitiaren hitzetan, abesti askotan agertzen diren gaiak. Hasieran, talde ezberdinen bertsioak egiten hasi ziren taula gaineko emanaldietan. Azken urteetan zuzeneko gutxi egin dituzte, «sukaldeko lana» lehenesteko. Sortutako abestiak CD [...]

Hassan Aitchau billabonarrak irabazi zuen, herenegun, hirugarren Txindoki Bertikala korrika proba. Erlojupean eta irteera marratik bakarka abiatuta, 35 minutuan justuan osatu zuen ibilbidea, Larraizko langatik Larrunarriko tontorrera. Iñigo Lariz elgo...

Hilabeteetako prestaketa lanen ondoren, joan den ostegunean aurkeztu zien Goiztiri AEK-k herritar, euskaltzale eta agintariei Ordiziako Behe Nafarroa eta Zuberoa kaleen artean irekitako egoitza berria. Ehun lagun inguru elkartu ziren inaugurazio ekitaldira, eta euskaltegiko arduradunen azalpenak jasotzeaz gain, euskaltegiko jardunari buruzko argazki-sorta ikusi ahal izan zen. Goiztiri AEKko kideek gogoratu dutenez, ekitaldiko unerik «hunkigarriena» euskaltegiaren kanpoaldean bizitakoa izan zen. Lehendabizi, Karmele Santoyo euskaltegiko zuzendariak eskerrak eman zizkien bertaratutakoei zein urte hauetan guztietan bidelagun izandakoei. Ondoren, Mertxe Mujikak argi utzi zuen zein den AEKren helburu nagusia: «Krisiak krisi, AEKk bere misioan esaten duena berretsi nahi dugu hemen eta orain, hau da, lanean jarraituko dugula Euskal Herri euskalduna lortu arte. Nahiz eta non-nahi entzuten diren hotsek gauza onik iragarri ez, guk gure lanean eta eginkizunean sinesten dugu». Goiztiri AEK euskaltegiak «giza nahiz baliabide materialak jarri» dituela gogorarazi zuen, eta orain «elkarlanaren txanda» dela. Mujika ikasleei zuzendu zitzaien bereziki, haien ikasteko nahia eta grina goraipatuz. AEKren hainbat arduradunez gain, Ordiziako Udaleko ordezkaritza zabal bat, eta euskalgintzako eta politika munduko kide ugari izan ziren Ordizian: Andoni Sarriegi, Dionisio Amundarain, Iñaki Murua, Karmele Aierbe, Andoni Zubeldia eta Paul Bilbao, besteak beste. Maizpideko eta Beasaingo Udal Euskaltegiko kideak ere han izan ziren. Bukaeran oturuntza egin zuten [...]

